1968. urtean, AEBtako epaimahai gorenak, konstituzioaren kontrakoak deklaratu zituen orduraino zenbait ikastetxe publikoetan, Darwinek, XIX. mendean argitaratutako espezieen eboluzioari buruzko teoria irakasteko zegoen debekua. Eskerrak.Bai, badakit eztabaida luzea sor daitekeela gai honi buruz baina ez da hori nire helburua, ezta erantzunik aurkitzea ezta, eboluzioari buruzko nire ideia batzuk azaltzea besterik ez.Darwinen ustez, materiaren eraldaketa batetik sor zitzaigun adimena, tira, berak hala esanda hala izango zen, niri interesgarria iruditzen zait hortik aurrera gizaki moduan jarraitu dugun eboluzioa, batzuetan antzeko egoerei aurre egiteko testuinguruko aldaketak baino ez dira izan baina besteetan, eta horiek dira garrantzitsuenak, eboluzioa garapena izan da. Gizaki gazteak ginela, gure oinarrizko beharrei aurre egiten jarraitu genuen, horretarako unean uneko "teknologi" berriak erabiltzen genuelarik noski. Gure buruak hauetaz babesturik ikusterakoan, gizakiok bezala gure bizitzen hurrengo beharretaz arduratu ginen (Maslowek honetaz zerbait bazekien bai).Gaur egun, ez dut esango behar horiek betetak ditugunik baina beste arazotxo batetaz ohartu gara: ez dira muxutruk, gure beharrak/nahiak garezti ateratzen zaizkigu eta ezinezkoa izango zaigu luzaro egoera honi eustea. Ohartu gara "zer" garrantzitsua dela baina "nola"k garrantzi berdina duela, gure ama lurra agortu ezina ez dala, horrenbeste garatu dugun teknologia, bere onak probesteko eta era berean bera zaintzeko erabiltzea ezinbestekoa zaigula. Darwinek mende bat itxaron behar izan zuen denok bere Teoria onar genezan, eta honek? Zenbat urte beharko ditugu guztiok honetaz konturatu gaitezen?.Jan zank Jana