Lodosarekiko Elkartasuna

Josetxo Astitz eta Mañu Navarro 2012ko urt. 27a, 00:00

Egun hauetan prentsa idatzian eta hainbat hedabideetan irakurri eta entzuteko aukera izango zenuten Erriberako ikastolen egoera benetan larria dela, finantzazio baliabideei dagokionean. Argi eta garbi esateko, ateak ixteko zorian aurkitzen dira. Lodosako ikastola da aipatzen dugunaren adierazgarri.Orain ezin da gehiago itxaron. Hitzetatik ekintzetara igaro beharra dago. Ikastola hauek dirua behar dute oraintxe bertan, gehiago itxaron gabe, atzerapenik gabe.Ikastolen Elkarteko Artezkaritza Batzordeak Elkartasun Ekimen bat abian jartzea ebatzi du,  Nafarroako, Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako eta Iparraldeko Ikastolen Elkarteekin batera. Ekimen honek egoeraren berri zabaltzearekin batera, dirua biltzea izango du helburu. Bestalde, Lodosan otsailaren 5ean ospatuko den festaren berri eman nahi dizuegu. Sartagudako ikastolaren 25. urteurrena dela baliatuz, festa bat antolatu da bertan. Festa honen xedea, hasiera batean, ikastola sortu zutenei omenaldia eskaintzea zen, baina gaur egun beraien eskualdean hezkuntza euskaraz jasotzeko duten aukera bakarra, Ibaialde Ikastola, kinka larrian dagoenez, ospakizuna birplanteatu da eta beste bi helburu ere izango ditu.Batetik, Ibaialde ikastolak aurrera egin dezan dirua biltzea, eta bestetik, seme-alabentzako euskarazko hezkuntza integrala aukeratzen duten gurasoek pairatzen duten hizkuntz-apartheida salatzea.Sakanako ikastolek autobusa antolatu dugu festara gerturatzeko, beraz, animatu zaitezte eta ez diezaiegun hutsik egin gure Erriberako kideei. Autobusa hartzeko urtarrilaren 31 baino lehen eman dezakezue izena Andra Mari Ikastolan (948460286) edota Iñigo Aritza Ikastolan (948562951).BERTAN ELKAR IKUSIKO DUGULAKOAN GAUDE!!Oharra: festara gerturatzerik ez baduzu eta diru laguntza eman nahi izanez gero, hona Ibaialde Ikastolaren kontu korrontea: 3035 0153 46 1531026051.