Urtarrila

Sakanako ETXERAT 2012ko ots. 3a, 00:00

Gertakizunez mukuru joan zaigu urtarrila. Bakar batzuk dakartzagu, telegrafikoki iruzkin batez osatuak. - Benetan kolosala Bilboko manifestazioa. 110 mila pertsonatik  gora. Preso eta iheslarien errealitate politikoa, politikari eta medio zitalenek ere ezkutatu ezin izan dutena.  - Atxiloketak, presazko epaiketak, isunak, debekuak, mehatxu adierazpenak, ...:  itxikeriaren erantzun itsua, aldarazi beharreko antzuak. - Iheslarien  komunikatua prozesu politikoaren  alde. Gatazka politikoan zati nagusiak, ezinbesteko partaidetza hartu dute normalizazio politikoan. - Atxiloketak ekarri zituen  opari Sarkozyk Madrilera. Erregeak domina nagusiena jarri zion paparrean. Iheslariak eta presoak politikarako truke merkantzia, beste behin.- Fraga hil da, eragin sufrimenduengatik barkamenik eskatu  gabe. Justiziarik ezarri ez zitzaion hiltzaile anker bezala geratuko da herriaren memorian.- Garzon epaitegian: bere hala-moduzko sumarioengatik daude hainbat seme-alaba urtetarako kartzelan. Horrez gain, beste aldera begiratu izan du tortura nabarmenen aurrean.- Behin betirako su-etenaren Europako talde egiaztatzailea egon da Euskal Herrian. Ministro eta enparauen gezurrak deuseztatu dituzte eta Europak eragingo duela esperantza sortarazi.- Frantziak presoak hurreratzeko araua jarri du. Aldi berean, Iparraldeko hainbat politikok presoekiko jarrera aldatu dute. Itxaropen zantzua.- Blanka zendu zaigu. Askok ez dute beraren ezagutzarik, baina presoen senideontzat, bera izan da eredu eta lagun eragile maitagarria. - HERRIRA presoen aldeko mugimendu berria sortu da. Emanen dugu bere berri.