Joan den urtarrilaren 18an egindako agerraldian aipatzen genuen bezala, Altsasuko EHEko kideok EZABATU ETA EUSKARAZ BIZI ekimenarekin bat egin eta Euskal Herriarentzat arrotza den paisaia linguistikoa kolorez zipriztintzera atera ginen iragan azaroan.Ekimenaren baitan Foruzainek identifikatu gintuzten eta, bi hilabete beranduago, gure jarduna baldintzatu eta ekonomikoki ito nahi gaituzten isunekin etorri zitzaizkigun. Foruzaingoari euskaraz egitea desobedientziatzat hartuz, 150 euroko bi isun jarri zizkiguten, eta beraien ustez inolako arrazoirik gabe trafiko seinaleak eraldatzeagatik, berriz, 3.000 euroko beste bi.6.300 euro euskaraz bizi eta horretarako saiakerak egiteagatik. Hori al da gaur egun euskaldunon hizkuntza eskubideak aldarrikatzeak balio duena?Zentzugabekeria honen aurrean, gure mezua are ozenago zabaldu, kaleratu eta judizialki hartu beharreko neurriak hartzen hasi ginen. Bide horretan, borroka txiki bat irabazi dugula ematen du, desobedientziagatik jarritako isunak bertan behera utzi baitituzte.Hala ere, 6.000 euroko isunari aurre egin behar diogu oraindik eta, horren harira, heldu den otsailaren 9an epaitegira deituak izan gara.Gu gure pentsamolde eta jardunean berrestera joango gara. Euskarak menpeko izaera politiko eta soziala duelako oraindik ere bere lurralde osoan. Eta herri hau asimilatu nahi dutenei hizkuntza zein kultura ordezkapenarekin jarraitzeko edozein bide zilegi zaiela ematen duelako.Oraingoan, epaitegian euskaraz bizitzearen hautua aldarrikatzea dagokigu eta hemendik zuek ere egunerokotasunean euskaraz bizitzera gonbidatzen zaituztegu.Euskaldunak gara eta harro gaude!!!