CEMENTOS PORTLAND VALDERRIVAS-i ISUNA

Gorka Muñoz Garcia 2012ko ots. 3a, 00:00

CNC-ren (Comision Nacional de la Competencia) S/0179/09 espedientearen inguruko ebazpenak CEMENTOS PORTLAND VALDERRIVAS taldea falta oso larri batengatik zigortu du, kartel bat osatu eta produktu horniketan eta obra banaketan prezioak aurrez zehaztu eta adosteagatik.Cementos Portland Valderrivas taldeak urteko 18,8 milioi porlan tonako ekoizpen gaitasuna du, 16,5 milioi tona agregakin, 8,6 milioi metro kubiko hormigoi eta 3 milioi tona mortero.Zigortutako VRESA enpresaren partaide ere bada.Ebazpenak, behin aldeetako alegazioak aztertu ondoren, (Cementos Portland Valderrivasek kartel horretatik kanpo kokatzen du bere burua Sakanan argitaratu duen informazio orrian egiten duen bezalaxe) frogatutzat jotzen da besteak beste:-CPV-k Nafarroan kokatutako eta espedientean aztertutako gaiekin zerikusia duten jarduerak burutzen dituzten enpresetan partaidetza duela: Hormigones Delfín, Hormigones Calahorra SA, Hormigones Baztán, Lázaro Echeverría SA eta Hormigones en Masa de Valtierra eta boto-eskubidea duela hauen administrazio organoetan.-Cementos Portland Valderrivasen ipar zonalderako hormigoi ataleko zuzendaria enpresa hauetako administrazio kontseiluko kide zela eta kartelaren bilera operatiboetan parte hartu zuela, horietako bilera batzuk CPV-ren egoitzan bertan burutu zirelarik.-Kartelak eragin zuzena izan zuela merkatuan, eta besteak beste % 80aren igoera suposatu zuela hormigoiaren kasuan eta are handiagoa agregakinetan.Patetikoa da Cementos Portland Valderrivas, beti ere bere ardura saihestu nahian, ematen ari den erantzuna, eta horrek enpresa honekiko mesfidantza areagotu besterik ez du egiten, bere garaian herritarren eta udalen iritziaren kontra hondakinik erreko ez zuela hitza eman bazuen ere.Bere erantzukizun soziala noiznahi goraipatzen duen enpresa batek ezin du bere inguruko eskualdeen eta udalen borondatearen gainetik egin. Berriz ere ez dugula amarru eta gezur gehiago nahi eta bere labeetan hondakinak kudeatzeko proiektua bertan behera uzteko esan nahi diogu.Ebazpen osoa hementxe duzue:http://dl.dropbox.com/u/4018872/Comision%20Nacional%20de%20la%20Competencia-Resolucion%20S-0179-09.PDFhttp://olaztinerrausketarikez.blogspot.com/2012/02/comision-nacinal-de-la-competencia.html