Gutun honen bidez, urte luze honetan gure ondoan izan diren guztiei eskerrak luzatu nahi dizkiet: familiari; lagun guztiei, Etxarrikoei, Altsasukoei (mila esker, Arantxa), ikastolakoei...; lankideei; bizilagunei eta, batez ere zuri, Alodia, beti hor egoteagatik ezer galdetu eta itxaron gabe, zorte handia dugu zu gure ondoan izateagatik.Mila esker urtean zehar elkartasuna adierazi diguzuen guztiei, momentu horietan asko eskertzen baita edozein detaile.Eta mila esker ere Javiren oroipena mantentzen lagunduko diguzuen guztioi, nahiz eta bera ahaztea berak utzitako hutsunea betetzea bezain zaila izango den.Mila esker denoi.