Nire alabak sei urte ditu eta lehengo egun batean bere genitalak ukitzen harrapatu nuen, arraroa egin zitzaidan gorri-gorria zegoela ikusi nuelako, egoera horren aurrean ez nuen jakin zer egin. Nire 5 urteko semea, eta bere lagunak, medikuetara jolasten ibiltzen dira gelan sartuta, hau normala da?Horrelako egoera, eta galderak maiz iristen dira gurera, askotan helduak horrelako egoera baten aurrean baliabiderik gabe sentitzen garelako, erantzun baten bila joaten gara.Orain dela urte batzuk, erantzuna argia zen, genitalak ukitzea ez zegoen ondo ikusita, horren arabera, horrelako jarrerak debekatzen ziren.Haurren sexualitatea debekuen arauetan mugitzen zen, eta existituko ez balitz bezala jokatzen zuten.Gaur egun, aldiz, askotan hitz hau entzun ohi dut " hori normala da", medikuek, irakasleek, psikologoek , askotan helduei goian aipatutako egoera azaltzen dutenean " normala hitza aipatzen diete" eta badirudi horrekin dena esanda dagoela.Sexologiaren aldetik normala hitzak ezer gutxi argitzen du, sexualitatea eta bere adierazpenaren inguruan. Horregatik eta haurren sexualitateari dagokion espazioa eskaintzeko ondorengoa aipatuko nuke:- Normala hitza ez nuke aipatuko. Goian aipatutako egoerak, egoera osasuntsuak dira, erakusten digutenak haurrak ere gorputza dutela. Haurrei lasai, eta askatasunez uzten badiegu, beraien gorputza esploratzera joko dute, eta noski esplorazio horretan, beraien plazerarekin topo egingo dute, eta hori lorpen handia da beraientzat. Honela, haurrak bere plazerarekiko autonomoak direla sentituko duelako.- Haurren sexualitateak bere gorputzaren deskubrimenduarekin erlazio zuzena dauka, plazera ematen dieten ekintzen deskubrimenduarekin. Horregatik haurrak genitalak ukitzen dituzte, eta beraien artean joko sexualak burutzen dituzte. - Eta honen aurrean nola jokatu beharko genuke:1. Jabetu gaitezen horrelako egoerek helduoi emozioak mugitzen dizkigutela . Beraz, kokatu dezagun gure emozioa gure gorputzean, gure den heinean haurrari ez transmititzeko.2. Baloratu zein positibo den haurrarentzat, bere gorputzaren plazerarekin topo egitea.3. Haurra sozializazio prozesu batean dago, gure gizartean ditugun arauak oraindik ez dakizki. Beraz, bere gorputzarekin disfrutatzeko (genitalak ukitzen dituenean, joko sexualak burutzen dituenean), bere espazioak eta bere denborak hartu behar dituela, erakutsiko diogu., . Horrela da, haurrak oraindik ez dakienez gure gizartean badaudela jende aurrean egiten ez ditugun praktika sexual batzuk .Horrekin, intimitatea zer den eta nola eraikitzen den erakutsiko diogu.4. Haurren arteko joko sexualetan beste edozein jolasetan bezala, partaide guztiak eroso sentitzea, eta inork gogoa ez duen ezer ez egitea bermatuko dugu.Bukatzeko, atera gaitezen " normaltasunaren" arautik,ez dezagun begirada alde batera eraman,goazen gure haurrei bere sexualitatea eraikitzen lagunduko dien giltzarria eskaintzera beraien gorputza eta nortasuna gozamenez eraiki dezaten.