SAK@NTZEN, let´s go!!!!

Eduardo Galan 2012ko ots. 24a, 00:00

Dagoeneko joan dira. Alde batera utzi gaituzte. Hurrengo edo beste bat arte ziotenok, gaur egun agur Ben-Hur diote eta, jadanik, konturatu dira izandakoa bukatu egin dela. Orain berriz guztiok dakigu ez direla bueltatuko. Benetako amodio istorio batean bezala, akabo. Agur Gamesa, Recinsa, Arfe, Ufesa, Dinescon, Isphording eta 60 enpresa baino gehio. Agur Nafarroako Gobernuaren berrindustrializazio planak Zangituko poligonoarekin eta agindutako dirulaguntzekin. Ez dago sosik. Agur. Guztiok batera negar egin dezagun eta bota ditzagun behar adina malko zazpi itsasoak betetzeko. Let go...Zazpi itsasoak malkoz bete nahi ditugu eta bost ozeanoak ere gainezkatu ditzakegu baina, tira, nahikoa da. Mukizapia poltsikotik atera eta malkoak lehortu, zeren eta baliteke begiko malkoek gure aurrean agertzen diren aukerak ikusten ez uztea. Benetako amodiozko istorioa bukatzerakoan bi aldeak zerbait galdu eta irabazi dezakete. Konturatu behar gara zertan bihurtu garen orain arte bizitako istorio honetan. Langileak, ugazabak, ekonomistak, garraiolariak, albaitariak, administradoreak, heldu zaintzaileak, dendariak, merkatariak, ingeniariak, igeltseroak... guzti hau gara. Badakigu lan egiten eta lanaren balioa, guztion artean antolatzen eta aurrera begiratzen, besteei entzun eta hitzegiten, besteengandik ikasten eta besteei irakasten... Asko dakigu. Garaia da dakiguna praktikan jartzeko, sartu garen zulo honetatik guztion indarrez ateratzeko. Lortuko dugu. Garaia da. Sak@ntzen sarea antolatu da, parte hartu ezazue. Sakana, Let´s go!!! Kexak, iritziak, iradokizunak: dudugalan@hotmail.com