ALTSASUKO: LEHENENGO GELTOKIA, TASUBINSA. HELMUGA TXINA

Tasubinsa 2012ko mar. 2a, 00:00

Mercedesek 25 urte darama Tasubinsan lanean, sakanan bizitzen daraman urte kopuru bera. Urte guzti hauetan, bere lana aurrera eramateko gaitasun fin eta trebeak landu egin ditu.Lakuntzako  Tasubinsa lantegiak, 20 urte darama subkontratazio lanak egiten dituenetik. Altsasuko kooperatibak, berpiztu eta gero Isphording izena zuenetik Lakuntzako lantegira bidaltzen ditu haien produkziorako behar diren oraindik bukatzear dauden materialak, Sakanako ezgaitasun psikikoak dituzten pertsonei lana emanez.

Subkontratazio operazio hauek burutzen direnetik, Tasubinsa eta gaur egungo Altsasuko empresaren arteko harremanak gertutasun sendoa garatu egin du eta honi esker Nafarroan lehendabizietariko subkontratazio industriaz bizi izan den lantegietako bat da Tasubinsa.Bere helburutzat Nafarroako ezgaitasun psikikoak dituzten pertsonak arlo sozial eta lan arloan integratzea izan du. Hemen gas apliketarako ``toberak´´, markajea behar duten pieza txikiak non goma txiki-txiki baten muntaketa beharrezkoa duten eta beste hainbat lan egin izan dituzte.

Mercedes, bere lankideekin batera aditua da lan mota hau aurrera eramateko eta gai dira``tobera´´ kantitate ikaragarriak prestatzeko.Baina zoritxarrez Tasubinsa lantegiak ez du egunero lan erritmo berdina eramaten. Gaur egungo ingurumen ekonomikoan, Arfe eta Ufesa itxi zutenetik(lantegiko 2 bezero garrantzitsu) Altsasuko da subkontratazio lanak eskaintzen dituen bailarako enpresa bakarra.Dena den, lan hauek ez dira nahikoak gaur egun Lakuntzara etortzen diren 34 pertsonei lana emateko.Ziurgabetasun egoera honetan, Tasubinsak aurrera jarraitzen du beste lantegi batzuk eskaintzen dizkion lanengatik eta noizean behin Cocinas Lakuntzak bidaltzen dien lanei esker.

Altsasuko kooperatibak bere lana 2010ean berpiztu zuen bere produktu, bezero eta hornitzaile berdinekin. Bere lehenengo urte honetan, bere lan enplegatu kopurua bikoiztu egin du eta handitzen jarraitzea espero dute.Hauek dituzten itxaropenak betetzea espero dugu Sakanako biztanleei lanpostu gehiago eskaintzeko eta Tasubinsari orain arte eman dizkion jardueran eskaintzen jarraitzeko.Mercedesek eta bere lankideek lan egiten jarrai dezaten eta kate prozesu honetan funtsezko jarduera hauek aurrera jarrai dezaten.