Duela gutxi lagun bat langabezian gelditu zen ERE baten ondorioz. Enpresak ixtea erabaki zuen, ez irabazirik ez zuelako, kanpoan irabazi handiagoak izanen zituelakoan baizik. Handik aurrera, larriki okertu da lagunaren bizimodua: larritasun ekonomikoa; familia krisia, amorrua, antsietatea, ezintasuna, eta abar. Kale gorria eta prekarietatea!!Enpresa hori Nafarroako Gobernuaren esku-hartze garrantzitsuarekin sortu zen. Alabaina, oso errentagarri bihurtu zenean, lau sosetan saldu zuen (klientelismo ekonomikoa eta espekulazioa). Gaur egun, boltsako inbertsio fondoen eskutan dago.Berriki ekonomialari bati irakurtzen nion "enpresa irekiaren" eredua sustatu beharko dela, filosofikoki bizi omen garen modernitatearen aro "likido" honetan, zeinetan egoerak oso moldagarriak eta aldagarriak diren. Enpresari malgutasuna eman behar omen zaio; baina, era berean, langileari ere bermeak. Ideia bikaina, baina, nola egin?Enpresa definioz erakunde ekonomiko eta sozial bat da gizarteari ondasunak eta zerbitzuak eskaintzeko, kapitala eta lana bateratuz. Baina, kapitalari hala interesatu izan zaiolako, gizarte tresna izan ordez, lukro eta espekulazio tresna bihurtu da.Zein da langileen tokia? Kale gorria? Ez, lanik gabe gelditu den langileak ez luke prekarietaterik jasan beharko beste lan bat eduki arte.Hartara, gizarteak protagonismo handiagoa hartu behar du enpresa eta lanaren antolaketan. Kultura berrian kapitala eta lana osagarriak izan beharko dira, ez dago bata, bestea izan gabe. Aberastasuna banatu, lana banatu!aingerumi@gmail.com