DORREEN ITZALPEAN...

EDURNE VISIERS NAVARRO 2012ko mar. 9a, 00:00

Tentsio altuko dorre baten atzean ingurune inpaktu ikaragarria, osasunarengan eremu elektromagnetikoek duten eragina, gure ingurune naturalenganako ( Urbasa, Andia, Aralar, Beriain...) erasoa, bailaran ditugun ekoizpen eremuetan zementazioa edo horrelako azpiegiturek derrigortzen duten erabilera aldaketek eragindako lur sailen balioaren galera dago...Lineak zeharkatzen dituen eskualdeen beharrei erantzutetik urrun, Sakanaren kasuan elektrizitate beharrak guztiz aseta daude, bai gaur egungoak, baita etorkizunekoak ere ( dagoeneko 220kV-ko bi linea baitaude). 400kV-ko tentsio altuko linea honekin eskualde bat kondenatu nahi dute beste baten onurarako.Sakanak pairatzen duen egoera ekonomiko larriaren konponbidea ez da etorriko kanpoko apustu batek egingo duen ekoizpen sarreraren ordezkatzearekin. "Burbuja inmobiliaria" delakora eraman gaituzten enpresek proiektu espekulatzaile handiak iragartzen dituen beste sektore batera begiratzen dute orain, inbertsio diruak energia sektorera eraman dituztelarik.  Beraien lapurreta maila mantentzeko Nafarroako Gobernua bezalako gobernu sumisoak behar dituzte, horrelako gobernuak prest baitaude gure lurraldea autopista elektriko erraldoi batean bihurtzeko; bertakoek inongo onurarik jaso gabe, noski!Beste behin ere, Red Eléctrica de España-ren kasuan bezala, etekinak dituzten enpresa publikoak pribatizatzen ari dira. Ikaragarria da daukagun krisia edukita azken urtean REE-k 300 milioi euroko etekinak ateratzea. Ez da gutxiagorako ere gure elektrizitate faktura %11 igo dutenek sekulako irabaziak edukitzea; Iberdrolaren kasuan, bere historiako mozkinik handiena : 2870 milioi. Eta Endesak 4129 milioi, %20 gehiago!Hau guztia ikusita, ni ez nago dorre baten itzalpean eseri eta bizi garen paisaia emozionala nola desagertzen den ikusteko prest! Horrenbeste borrokatu eta gero gure lurra defendatzen jarraitu behar dugu!!! Ez gaituzte txikituko!!! Eta zuk, zer diozu?Horregatik guztiagatik, martxoaren 16an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Altsasuko Iortia kultur etxean izango den  Goi Tentsioaren inguruko hitzaldira gonbidatzen zaituztet. Bertan, Autopista Elektrikorik Ez! Plataformako bozeramaileak gai honen inguruan arituko dira. Anima zaitezte eta parte hartu!