Azken egun hauetan ikusi dugu nola Olaztiko FCC-ren porlandegia, zonaldeko udalen aurkakotasunaren eta praktika mafiosoak egiaztatu zituen Lehiakortasunaren Batzorde Nazionalaren ebazpenaren ondorioz izandako atzera-egite jarrera batetik, berriz ere Nafarroan errausketa ezartzeko ematen ari den eztabaida erdian kokatzera pasatu den.Egoera aldaketa hau, dudarik gabe, Portland-eko zuzendaritzak markatutako bide-orriaren ondorioa da. Aspalditik ezagutzen dute zein diren Nafarroako Gobernuaren planak, Energia Balioztatzeko Planta (errauskailua) eraiki gabe, hondakinak errausteko aukeratu duten irtenbidea. Lehen urratsa otsailaren 22an UPNren eta PSNren eskutik Parlamentuan egindako agerraldia izan da (data horretara atzeratu zen urtarrilean praktika mafiosoen eskandalua kaleratu zelako). Bertan, enpresaren bideragarritasuna hondakinak ezinbestean erretzeko beharrarekin lotu zuten.Beranduxeago, ez dakit zenbatgarren aldiz, berriz ere Portland Talde osoaren diru galerak argitara eman zituzten, Olatzagutiko planta aipatu gabe (honek ez baitauzka),horren argazki batekin batera. Adierazgarria da nola oraingoan ez den ohar argigarririk atera informazioarekin batera Olaztiko argazkia agertzeagatik.Hirugarrena Roberto Jimenezen adierazpenak izan dira, Energia Balioztatze Planta (errauskailua) baztertuz. Antza denez, honek jendea harritu badu ere, ez da berria ez sakandarrontzat ez FCCrentzat.Gezurretan eta amarrutan aritu dira eten gabe, lehenik inguruko eskualdeetako herritarren borondatea errespetatuko zutela esanez, gero biomasarekin, eta orain ere horretan jarraitzen dute errauskailuarekin lehian jarriz eta PIGRINeko hondakinak erretzeko prest.Arazoa Nafarroa osokoa da. Hondakin Planak zaborren %50aren balioztatze energetikoaren alde egiten du. Orain PSNk Energia Balioztatzeko Planta baztertzen duela dio, baina ez energia balioztatzea (hondakinak erraustea).Tuteran edo Tafallan hondakinak erretzea ez bada ona ez osasunerako ez zonalde horien garapenerako, hemen ere ez. Eztabaida sortu nahi dute eta horretarako ahaleginak eta gezurrak erabiliko dituzte, beste toki batzuetako porlandegietan errausketa inposatzeko erabili dituzten bezalaxe.Erantzun sozial apalagoa izango duten beste metodo batzuk aztertuko dituztela dio Roberto Jimenezek.Martxoaren 24an aparteko aukera izango dugu jarduera hori ez dugula ez Sakanan ez beste inon ere nahi adierazteko.