Aurreko udan, ONG baten bidez ume bat hartu nuen oporretan. Benetan esperientzia positiboa izan zen eta horregatik idazten dizuet, zuekin konpartitu ahal izateko.Sakanako familia bat gara eta laguntzeko ahal dugun guztia egiten dugu, haranak pairatzen duen egoera denok ezagutzen baitugu. GKE honetan ekuatoreginear umeei ematen diegu laguntza, baita egoera konplikatu batean dauden ama nerabeei ere. Era askotako laguntza eman daiteke, besteak beste, ume baten amabitxia ala aitabitxia izatea edota udan etxera eta gure ingurunera ekartzea.Ume hauek kasu askotan desnutrizioa pairatzen dute eta, egoera familiarrak direla eta, ez dute afektibotasun nahikorik hartzen. Geuk ere umeak izanda ala ez, esaera zaharrak dio: "Birentzat jateko lekurik dagoenean hirurentzat ere badago". Gizarte maila nere lan handia egin ahal dugu, geure harri koskorra ekarri ahal dugu, azken finean.Ume hauen bizi kalitatea hobetzeko denon laguntza behar dugu. Lan handia dugu aurrean eta zeuk ere zerbait egin ahal duzu. Informazio gehiago: amamante@yahoo.es Kontu korrontea: 2097 032614 0008611956. Telefonoa: 670 335 668 edo 699 115 932. Helbidea: Purisima kalea 2.zenbakia 31193 Ollakarizketa. Eskerrik asko laguntzeagatik