Aitziber Sarasola parlamentariak esan zuen Euskarabidea dirua xahutzeko makina bat dela eta hitz gordinagoak edo zorrotzagoak ibil litezke baina erakunde haren ez-egintzak eta etsipena zinez dira kezkatzekoak euskaltzaleendako. Edozein ekakunde publikok diru sailak behar ditu bere egitasmo eta proiektuak gauzatzeko, jendarteari zerbitzuak eskaintzeko. Zein da, ordea, Euskarabidearen izana? UPN-CDNren azken aroan jaio zen instituzio hau Pérez Nievas eta Azantzaren gidaritzapean eta hasieratik gabeziak ukanagatik itxaropenik bazegoen haren ekarriaren aurrean. Aipatu bi kudatzaileak ez ziren, ez Txillardegi, Petriati edo Satrustegi baina batek baino gehiagok gaitzerdiko sentsazioa zuen gauzek beti makurragora egin dekaketelakoan. Eta makurragora egin zuten, makurragora egin zutenez. P. Nievas bota ondoren Catalán ekarri zuten eta berriki M. Gómezek hartu du Azantzaren tokia. Maximinorenak badu mamirik zeren hilabete batzuk iragan ondotik ez du lan ildo jakinik azaldu eta parlamentarien aurrean egin agerraldian ez zuen kazetarien presentziarik baimendu. Zer ote zuen ezkutatzeko?