Otsaila

Sakanako ETXERAT 2012ko mar. 16a, 00:00

* Herrira mugimendua sortu da. Euskal preso eta iheslariak etxeratzearen aldeko mugimendu berri, ireki, zabal, anitza eta parte-hartzailea. Herri-bilguneak sortzen ari dira.* Hainbat atxiloketa Frantzian. Bizimodu normala egiten zuen jendea izan da. Euroagindua da orain errepresiorako aitzakia. * Preso gaixo larrien egoeraz informazioa eskaintzeko anbulantzia ezberdinek zeharkatu dute Euskal Herri osoa.* Kartzeletako egoeraren berri emanez Elkartasun Astea gauzatu da Europan zehar: Danimarka, Norvegia,  Alemania, Ingalaterra, Irlanda, Frantzia, Italian: Napoli, Bolonia, Torino, Valentzia, Katalunia,  Malaga eta Madrilen. Milanen manifestazioa egin zen.* Hainbat gose greba Frantziako kartzeletan bizi-baldintzek eraginda.* 2 istripu. Jada 16 pertsonak galdu dute bizitza errepideetan, eta 267 izan dira istripuak ehundik gora zauri serioekin. * Patxi Gomez  20 urteko kartzela beteta aske zegoela, 2 urtetara atxilotu dute 10 urteko kondena gehigarria betetzeko.* 31 urte torturaz hil zutela Joxe Arregi. Epaitegi batek esan du ez dagoela torturak zigortu ahal izateko araudirik Espainian.* Nafarroako presoetatik %31 900 kilometrotik urrunago dago, %44 700 kilometrotik haratago, beste gehienak 500 kilometro inguruan. 24 diraFrantziako kartzeletan daudenak, bataz beste 680 kilometrotara. Bat bakarra dago Iruñeko kartzelan. Hiru dira etxean daudenak gaixotasun larriagatik neurri bereziez kontrolatuta. Lau dira kartzeletan gaixotasun larriekin daudenak 7 dira kondena osoa bete eta Parot dotrina ezarriz preso dirautenak. 10ek kondenaren 3/4ak beteta etxean behar lukete.Etxean orain!.