Teknología berriak, eta horien barruan sare sozialak erabat indarrean daude, eta askotan beldurra sortzen du horiei buruz ez jakiteak, edo seme alabak gu baino gehiago jakiteakBizitzako beste edozein arloan bezala gure seme alabak teknologia berrien aurrean hezi behar ditugu, eta hortarako, zerbait jakitea bai, baina ez da beraiek bezain trebe izan beharrik. Adituen esanetara, gurasoek egin dezaketena zera da: jakin, babestu eta hazi.Jakin. Beraiek bezain trebe izan gabe, umeak eta batez ere nerabeak interneten gehien erabiltzen dituzten tresnen funzionamentua eta arriskuak ezagutzea komenigarria da. Horrela erabilera arduratsuan hezi eta arriskuetatik babestuko ditugu.Babestu. Arauak ezarri behar dira. Famili bakoitzak bere arauak zehaztu beharko ditu, bere baloreak, umeen adina, heltze eta autocontrol maila eta aurretik pantaileei ezarritako arau motak kontuan hartuta. Komenigarria da zehaztea interneten zenbat ordu pasa daitezken, eta baita ordenagailua etxeko toki amankomun batean jartzea, eta ez logelan. Nerabeek parte hartu behar dute arauak jartzeko momentuan, horien zergatia ulertzeko. Beraiek hazten doazen neurrira arauak aldatu eta moldatu beharko dira.Bestalde Internet funzionamenduari hainbat muga jartzeko balio duten programa informatikoak daude, iragazkiak eta birusen kontrako programak.Intimitatea babestu beharrra dago, bakoitzarena eta baita beste erabiltzaileena, adibidez argazkiak jasotzerakoan. Hazi: Pantailen kontsumo autonomo eta arduratsua bultzatzeko tresnarik onenak hauek dira: Gu geu eredu izatea, arauak negoziatu eta arrazoitu eta komunikazioa. Asmoa modu autonomoan eta arduratsuan erabiltzen duen pertsona izatera heltzea da.Beraiekin batera erabiltzen badugu internet beren interesak zeintzuk diren jakingo dugu, eta agian elkarren gustuko gauzak ere opatuko ditugu.