Nire iritziz, eta Altsasun eta eskualdean dagoen langabezia eta prekarietate egoera kaotikoa ikusita, uste dut hemendik aurrera Lan Erreformaren kontrako manifestazioak, eta errausketagatik, Josefina Arregi zentroagatik eta abarrengatik egon daitezkeenak Altsasun egin beharko lirateke, Iruñera edo beste edonora joan gabe. Nik uste dut, 7.600 biztanlerekin, gehi Sakanako beste 12.000rekin, mobilizazio hauetan 2.000 eta 3.000 pertsonen artean elkartu gintezkeela. Edo hobe esanda, elkartu beharko genuke. Logikoa denez, indar sindikal guztien deialdi bateratua kontuan izanik, eta, salbuespenik gabe, eskualdean ordezkatuak dauden indar politiko guztien babesarekin. Gai garrantzitsua dela uste dut, are gehiago ibar guztiko langabetuendako, gazteendako, denbora luzez langabezian eramaten dutenendako, funtzionarioendako eta garrantzitsua den jubilatuen kolektiboarendako garai txarrak direnean. Nahi izanez gero eta borondatearekin lortu dezakegu. Hau ez da egun bakarrerako. Esfortzuarekin eta urteetako borrokarekin lortutakoa ezin dugu ken diezagutela utzi.