Azken aldian ikusten ari gara nola FCCren porlandegiak , bere hitza bete eta hondakinik ez erretzeko herritarren nahia onartu ordez, konbentzitu nahi gaituen zein ona den porlandegietan erraustea. Oker gabiltzala errepikatzen du era baldarrean behin eta berriz, bere hitza ez betetzeko behar den diru guztia gastatzen duen bitartean.Lehenik argi utzi behar da Energia Balioztatzeko Plantetan (errauskailuak) egiten dutena ere, "energia balioztatzea" dela, Portlanden burutu nahi dutena bezalaxekoa.Eraiki nahi dutena. Hondakinak erretzeko behar dituzten errauste instalazioak, horretarako hondakin kudeatzaile bezala onartu izan dira eta.Irabaziak. Handiak FCCrendako, guretzat galbidea eta gaixotasunak. Jarduera hori Nafarroako beste toki batzuetan kaltegarria izateagatik baztertua izan da.Ikerketak. Milaka dira jarduera horrek dituen arriskuez ohartatrazten dituzten medikuen eta zientifikoen ikerketak. Minbizia sortzen du eta Frantziako osasun arduradunek halaxe aitortu dute ofizialki. Kontuan hartu behar da konposatu hauen ezaugarriak direla eta, beren arriskugarritasuna luzaroan kopuru "txikien" eraginpean egotean datzala. Porlandegiek agindutako, ordaindutako edo lagundutako ikerketek ere, ezin izan dituzte espero zituzten ondorioak atera gai kontaminatzaile arriskutsuen isurien inguruan.Porlana ekoitzi behar dute. Porlana ekoizteko labea da. Porlana ekoiztea ezinbestekoa da, bestela ezingo luketelako hondakinik erre. Baina porlan hori eguneko 30-50 kamioi hondakinekin egingo lukete, hauen motak eta kopuruak baimentzen dizkioten neurrian, bere jardueran eman behar diren aldaketak onartuz.Kutsatzaileak jarraian neurtzen dira. Tximiniatik ateratzen diren 300 konposatu baino gehiagotik (arriskutsuenak) lau besterik ez dira neurtzen (porlan ekoizpenean ohikoenak).Aipatzekoa da bestalde herritarren iritzian eragin nahi izateko enpresaren helburu itsua. Guztionganako errespetu falta larria da FCCri komeni zaizkion albiste batzuk bakarrik azpimarratzea, beste batzuk nahita ezkutatzen diren bitartean, adibidez Portlanen praktika mafiosoak eta maltzurrak, zeinen ondorioz iruzur egin zaigun eta guztiok engainatuak izan garen.Martxoaren 24an, larunbatean, denok Altsasuko manifestaziora. Ez dute lortuko.