ESTEREOTIPOEN INGURUAN (I)

Begoña Zestau Baraibar 2012ko mar. 23a, 00:00

Zer dira estereotipoak? Taldekide baten inguruan sortu eta sozialki onartuta dauden irudi mental sinplifikatuak.-Pertsona askok konpartituak dira.-Bestea taldekide bezala ikustera garamatza, eta ez banako bezala, bere berezitasun propioekin.-Pertsonei gehitzen zaizkien ezaugarrien arabera, estereotipoak baikorrak (italiarrak jatorrak eta irekiak dira), ezkorrak (alemaniarrak autoritario eta serioak) edota neutroak (suitzarrak altuak) izan daitezke.-Prozesu kognitiboaz sortzen dira, pertzepzio sozial eta sozializazio prozesuen ondorioz.Hortaz, estereotipoek:-errealitatea sinplifikatzen dute-orokortzen dute-zailak dira aldatzen, horretarako premia ikusten bada ere.-pertzepzioa eta informazioa argi ez badago, berau erraztu eta osotu egiten dute.-besteekiko ditugun espektatibetan  eragina dute.-denak ez dira ezkorrak, baina bai okerrak.-oso paper esanguratsua dute identitate sozialaren egituraketan.-ezberdinaren informazioa aukeratzen dute, edota ezberdintasunak sortzen dituzte-jarreren justifikatzaile edota sortzaile dira.-ezberdintasun egoerak naturalizatzen laguntzen dute.Oinarrian, pertsona batzuek besteekiko daukagun lehendabiziko  pertzepzioa dago, lehenengo inpresioa. Askotan esaten dena "lehenengo inpresioa da geratzen dena" edota "horrek itxura txarra dauka", "garrantzitsua da besteei inpresio ona ematea......"Estereotipoak talde-izaki askotarako badaude ere ("gizonek ez dute negar egiten", "emakumeak emozionalagoak dira"..) pertsona etorkinekikoak sakonagoak izaten dira, ezjakina den mundu batean sartzen direlako, ziurtasun ezaren munduan; beste toki batean jaio diren pertsonez ari baikara, beste hizkuntza, janzkera, erlijio, sinismenak dituzten pertsonez.Horregatik, etorkinak nolakoak diren edo ez diren jakiteko premia/beharra izaten dugu nolabait, horren arabera modu batera edota bestera jokatu ahal izateko.Hurrengo atalean zehaztasun gehiago