NON GAUDE - NORA GOAZ - SOZIALDEMOKRAZIA BALDINTZATUA GAUR

Benjamin Zufiaurre Goikoetxea 2012ko mar. 30a, 00:00

Bigarren munduko guda ondoren, sozialdemokrazia bideratu zen Europan, bereziki Eskandinabiako herrialdeetan. Gudaren ondorioak zirela eta, hainbat herrialdek erabaki zuten kapitalismoak Estatu interbentzioa behar zuela gauzak ondo borobiltzeko eta ondo banatzeko. Hori dela eta, politika sozialak zabaldu ziren, sozialismoa demokratizazio prozesuan sartzeko, eta bat-batean,  kapitalismoa berrikuntza bidean sartu nahian.  Ongizate estatua hala osatu zen.Baina 1970eko petrolioaren gudek, prozesu berri bat ireki zuten. Hori dela eta, sozialismo demokratikoaren printzipioak zintzilik geratu ziren. Garapena moteldu zen Europan, inflazioa berez igo, eta langabezia zabaldu. Finantza sistema osoa pikutara zihoan, eta aurrera begiratzeko, inbertsioa eta barruko kontsumoa sustatu behar ziren.Hala eta guztiz ere, egoera ez zen hobetzen. Eta hori dela eta, berriro merkatu askatasunera begirakada itzuli behar, Estatuen interbentzioa ekonomia eta sozial arloetan gutxituz. Krisi honen ondorioa kapitalismoaren berrikuntza izan zen, Thatcher eta Reagen-en errezetak aplikatuz, hau da, orain dela 33 urtekoak.Gaur egun, berriro, 2007 - 2008ko krisia dela eta, errezeta berberak jarri dira Europan. Eta horren ondorioz, gauzak okerrago doaz. Langabezia deskontrolatu da, soldatak gutxitu, eta zerbitzu sozialak okertu. Aldi berean, sozialdemokrazia desagertzen ari da Europan sozialistek eskuindarren politikak defendatzeagatik. Orduan, nora goaz?