Larunbatean Iruñean pertsona ezgaituen manifestazioan egon nintzen. Niretzat oso sentibera izan zen. Aurrean zanpantzar edo joaldunak joaten ziren, atzean batukada talde bat eta erdian ez dakit zenbat jende: gehienak ezgaituak: umeak, gazteak, helduak; haien familiak, laguntzaileak, langileak, osasunbideako mediku bat ...Ez zegoen politikorik...Pertsona ezgaituen eskubideak galtzen ari dira eta horrexegatik kalera atera behar dugu...Zer pena!, eskubide guztiak lortu gabe eta orain NAFARROAN gutxiago izango dituzte...Iruñetik bueltan nire buruan bi ideia sartuta zeuden eta zuekin konpartitu nahi ditut. Lehenengoa ni hiltzen naizenean zer gertatuko da nire alabarekin? Gure gobernuak zein egoitzatan sartuko du? Zergatik ezin da bizi pisu babestu batean nire ondoan eta ni hil ondoren bere bizitzarekin berdin jarraitu?....Edo bere anaia eta bere familiarekin betirako bizi behar da ?Bigarren ideia tristea, gure politikoek ez daukatela seme- alaba ezgaiturik: adibidez Barcinak edo Torresek, pertsona ezgaituaren eskubideetan beti aurrera egiteko...Ezgaitu gazte baten ama