Aurreko larunbatean Altsasuko kaleetan izan zen manifestazioa Sakanan inoiz izan den mobilizaziorik handiena izan zen. Altsasuko kale eta plazak jendez gainezka bete ziren, Sakanan, Tafallan bezala, ez dugula errauskailurik nahi ozen aldarrikatzeko. Bertan bilduriko sentsibilitate eta adin desberdinetako jendeak, norbere, ondorengoen eta guztion osasuna zaintzeko beharra aldarrikatzeaz gain, gure ama-lurra eta guztiontzat lana ere defendatu genituen.Zonaldeko herriek eta herritarrek aldarrikatua kontuan hartu behar dute Nafarroan egin nahi duten astakeria honen arduradunek. Ez dute egoera gehiago tenkatu behar jendea eta herritarrei xantaia eginez eta trikimailu politikoak erabiliz. Errauskailuaren kontrako mugimendua ideia politiko batekin edo bestearekin lotzeko egiten ari diren esfortzuak alde batera utzi behar dituzte; "Errausketari ez! Hondakinak kudeatzeko beste hainbat metodori bai!" esaten dugunak betikoak bagara, betiko berdinak, nola da posible ondo berezituriko Tafallako udaletxeko partidu politiko guztiek eta Tuterako udaletxeko partiduetako ordezkariek ere, "Berdura bizitza da eta errausketak kendu egiten du!" aldarrikatu izana"? Hauek ere betikoak al dira?, Porlan taldeko Bideragarritasun eta Ingurugiro zuzendari orokorrak, Elorrieta jaunak, eta Olaztiko plantako zuzendariak, Garcia jaunak, Sakanako Mankomunitateko eta Mankomunitate honetako Enpresarien Elkarteko lehendakarien, sindikatuen, alkateen eta zinegotzien aurrean esana ere gogorarazi nahi dugu; "Zonaldeko herrien eta herritarren nahien kontra proiektua inposatzea injustua izango litzateke eta bertako jendeak eta herriek ez badute nahi, ez da ezer egingo"Udaletxeek, Alkateek, sindikatuek, elkarte desberdinek, udaletxeetako ehunka ordezkarik eta aurreko larunbateko manifestazioan elkartu ginen 6000 pertsonek proiektuarekin ez jarraitzeko eta bertan behera uzteko eskatu diegu. Orain euren hitza betetzea espero dugu, inguruko herritarren gehiengoaren nahia errespetatzea eta proiektua behin betiko erretiratzea.Bukatzeko, larunbatean eman genuen erantzunagatik guztioi besarkada goxo eta bero bana bidaltzeaz gain, astakeria hau geratzeko hemendik aurrera izan daitezkeen mobilizazioetan parte hartzera ere animatu nahi zaituztegu. Esan, Nafarroan eta Sakanan erraustea edo ez, gure esku, denon esku dagoela, guk ez badugu nahi ez baitute erraustuko. Gure etorkizuna gure esku dago!Eskerrik Asko DenoiHurren arte