Asko eta era askotakoak dira etxean drogen inguruan hitz egiteko moduak eta momentuak, baina jarraibide batzuk kontutan hartzea egokia iruditzen zaigu. Seme-alabei ematen zaien informazioa haien adinari, nortasunari, esperientzari, dituzten beharrei... egokitua egon behar da eta aldi berean jasotzen duten informazioa objetiboa izan behar da. Gurasoentzat, beren seme-alabek drogen inguruan nola pentsatzen eta jokatzen duten jakiteko, baliagarria da duten iritzia errespetuz aditzea. Beraiekin dauden denbora gehiena erabiltzen bada drogei buruz hitzegiteko, presioa sentituko dute; horregaitik egokia izango litzateke gaia modu jarrai batez lantzea, ez dadila egun bateko gauza izan.Seme-alabei galdera bat egiten dutenean erantzun egin behar zaie, haien galderak entzunda eta hauen adina ikusita harritzen bagara ere. Une horretan zer erantzun ez badakigu, erantzuna elkarrekin bilatzen saia gaitezke. Zenbaitetan, ona da gaia gurasoengandik ateratzea, baina zaila egin daiteke jakitea zein adinetan landu behar den drogomenpekotasunaren alderdi bakoitza. Hona hemen baliagarria izan daitekeen eskematxo bat: - 10 urte arte: ez da egokia zuzenean drogen kontua ukitzea, baina gaia eta ideia hauek landu daitezke: goxokiak modu kontrolatuan edo neurririk gabe jatearen arteko aldea, enpatxuaren arriskua; botikak behar direnean hartuz gero, onak dira, baina medikuaren aginduarik gabe hartzen badira kaltegarriak. - 10-14 urte bitarteko gazteetan: legezkoak diren drogei buruz hitzegitea egokia da eta hauek sortzen dituzten kalteak azaltzea ez dago lekuz kanpo. Gurasoek kritikoki jokatu behar dute gizarteak bidaltzen dizkigun mezuekin, alkoholaren eta tabakoaren kontsumoa arrakastari, abentutari, lagunak egitearei, ligatzeari... lotzen baitie.- 14 urtetik aurrera: Lehen aipatutakoaz gain, ona da legez kanpoko drogen gaia sartzea adin honetan eta egoera horrek gehitzen dituen arriskuak (substantzien manipulazioak, legezko ondorioak...) azpimarratzea.Baina, nola jokatu behar da lehenengo kontsumoen aurrean? Gurasoek, kontutan hartu behar dute, seme-alabek noiz kontsumitzen duten jakitea ez dela erraza. Komunikazio irekia eta zintzoa sortzen duen giroa izatea, modu onena da lehendabiziko aldia noiz den jakiteko eta gurasoek seme-alabengan eragiteko gaitasuna izateko. Hona hemen ildo honetan jokatzeko kontuan hartu behar ditugun oinarrizko printzipio batzuk: Komunikazioa beti irekia egon dadin saiatzea. Horrela, seme-alabek drogekin duten harremana jakingo dugu eta bertan eragina izan dezakegu. Garrantzitsua da guraso moduan kontsumoaren aurrean axolagabea ez izatea, bestela seme-alabei bidaltzen diegun mezua "drogak kontsumitzeak ez duela axolarik" izan daiteke. Ez jarri arau gogorrik kontsumoari, bestela, ez dugu jakingo zein diren kontsumoarekiko jarrerak eta seme-alabak urrundu daitezke. Egokia izango da, seme-alabengan eragina duten beste helduekin harremanak estutzea.