Asteburu honetan Nafarroako Kirol Jolasetako kadeteen 1. mailako lauko finala bizi izan genuen Altsasuko Zelandi kiroldegian. Altsasukoek Iruñeko San Ignaziori 58-63 emaitzarekin irabazi ondoren, igandean jokatu behar zen finalerako postu bat lortu zuten. Igande eguerdian final handia jokatu zuten C.B. Burlata eta gure CBASK taldeek. Zoritxarrez Altsasukoek ezin izan zuten partida irabazi, baina merezitako 2. postua lortu zuten 68-54 emaitzarekin.Nafarroako Saskibaloi Federazioko lehendakariak, Altsasuko kirol zinegotziak eta CBASKeko lehendakariak dominen eta trofeoen banaketa egin zieten lau talde finalistei. Bestalde, larunbatean bertan junior mailako finala jokatu zuten Altsasuko CBASKek eta Iruñeko San Ignaciok. Altsasukoek lehenengo postua lortu zuten 64-56 emaitzarekin.Asteburu aparta izan da Altsasuko saskibaloiarentzat. Zelandi kiroldegia betetzea lortu izan dugu, eta urtean zehar, zoritxarrez, hau ez da normalena. Oso giro polita egon da asteburu osoan zehar gure bi taldeak animatzen. Eskerrak eman behar dizkiegu gure jarraitzaileei eta babesleei, beraien laguntzarik gabe ezin izango genukeelako hau guztia lortu.Azkenik, gure zorionik beroenak bi taldeendako, beraien emaitzengatik eta egindako lanarengatik, eta baita CBASK Saskibaloi Kluba osatzen duten talde guztiei, urte osoan zehar egin duten lanarengatik eta eman dizkiguten emaitza onengatik.ZORIONAK GUZTIOI!!!