Hezkuntzan 2012ko aurrekontuak %21,9 moztu dira. Horretaz gain, komunitate autonomoek beste 3.000 milioi euro murriztu behar dute. Eta zeintzu izanen dira honen ondorio garbiak? Kalitatea zalantzan jarri, berdintasuna desorekatu; programa orekatzaile konpentsatorioak, laguntza ekintzak, aniztasuna, integrazioa, tutoretzak eta orientazio zerbitzuak zintzilikan jarri eta beste hainbat ondorio.Zer suposatzen dute murrizketa hauek? Ikasle gehiago gela bakoitzean, irakasleek ordu gehiago, ebaluaketarako, programaziorako, ikasleak zaintzeko, denborarik ez izan, soldaketak gutxitu eta bitarteko irakasleak kaleratu.Bat batean batxillerra luzatu eginen da; bi urtetik hiru urtetara pasatzea erabaki omen da eta, bat-batean, Lanbide Heziketari oztopoak jarri eta urte hauetan egin diren aurrerapenak baztertu dira. Beste arlo batean, Unibertsitate ikasketak direla eta, matrikulak igo behar dira, aurrekontuak murriztu, irakasleak ordu gehiago eman behar, eta gela bakoitzean ikasle gehiago. Bolonia prozesua pikutara bidaltzeko neurri hoberenak. Zer gertatuko da eskola porrotarekin, eta eskola uzkeriarekin? Ziur aski, porrota okerrera eginen du. Baina, dirudienez, hezkuntza sistemaren ardura dutenentzat horrek ez dauka garrantzi gehiegi. Esaten denez, mozketa neurri hauekin, eraginkortasuna hobetzen da eta kalitatea ez da okertzen. Hitz joku gehiegi gezur hutsean mugitzeko. Defizita dela eta, murrizketak gizarte zerbitzuetan izan behar dira finantzia giroa hobetzeko, hau da herritarrek galdu behar dugu finantza interesak irabazteko. Hau da gaur egungo Estatuko gobernuaren jokua.