Gaur egun bolo-bolo dagoen hitza da mediazioa edo bitartekotza familiarra. Baina zer da hori zehatz-mehatz, zertan datza? Berez, borondatezko prozesu bat da, dauden familien arteko arazo ezberdinei konponbide bat emateko jarrerarekin, gutxienezko adostasun batera iristeko pertsonen arteko lana da.Orokorrean, gaur egun, zerbitzu hau erabiltzeko arrazoiak seme-alabak dituzten bikoteen hausturagatik (haurrei azalpenak nola eman, ekonomia, antolaketa berria, ondasunak,...) izaten da; hala ere posible da beste gai batzuegatik eskatzea, adibidez gurasoen edo menpekotasunen bat dutenen zaintzak sortzen duen gatazkeengatik (antolaketa, ordutegiak, bakoitzaren arduren banaketa,...) eta sortu daitezkeen beste familia arazoegatik (nerabeekin adibidez).Nafar Gobernuak eskeitzen duen zerbitzu hau doakoa, azkarra eta praktikoa da; egoera eta erlazioen berrantolaketa, bakoitzak duen erantzunkizuna ikusi, onartu eta aldeen konpromezuarekin irtenbideak adostea da bere eginkizuna, arazoak okerrera joatea edo bide juridikoaren bidea hartzearen aukera ekiditeko.Eskaera,gatazkan dauden inplikatutako aldeek egin behar dute, gero danak mahai baten inguruan bitartekari batekin elkartu arazoa eta aukerak lantzeko; batez beste 5- 6 sesiotan, neutrala den teknikari honen laguntzaz aurrez aurre jarritako zailtasunei erantzun bat emango zaie (edo saiatu) partehartzaileen erabateko inplikazioarekin. Ez da ez terapia ez asesori juridiko bat ere.Beraz, bikotearen haustura bizitzen ari zara eta gauzak ez daude batere argi? erabaki asko hartzeko? Gurasoen zaintzan ikuspuntu ezberdina dituzue anai-arreben artean eta ez dago antolaketa egokia? Ez zarete gai akordio batetara iritstko? Inork ez du bere ikuspuntua aldatu nahi? Orduan zure zonaldeko oinarrizko gizarte zerbitzura gerturatu eta bitartekotzara joateko eskaera martxan jarri dezakezu edo informazioa eskatu.