Duela hamabost egun, ostiral ilunsenti batean herriko jubilatu talde bat, umoretsu, tabernan sartzen ikusi nuen. Giro umoretsu horren zergatiaz galdetu nion bati: "Jubilatu elkarteak antolatutako bidaia bat egin dugu eta de puta madre pasatu dugu, eta orain la espuela" erantzun zidan. Poza baino nahigabea sortu zidan erantzunak.Aurreko asteartean, Sakanako herri batean, Sasoiako jubilatuak kontzentrazio bat egin genuen kopagoa salatu eta osasun zerbitzu publiko eta dohainikakoak aldarrikatzeko. Bidaia antolatu zuen elkarteko kiderik ez nuen ikusi kontzentrazioan. Hara hemen nere momentuko nahigabearen arrazoia. Baina egia da jubilatuok gozatu egin behar dugula eta alde horretatik poztu ninduen eman zidan erantzunak "de puta madre pasatu dugu"oso ongi iruditu zitzaidan.Hala eta guztiz ere, ez gaitezen horrekin gelditu. Etorkizun beltza datorkigu, murrizketak arrisku larrian jartzen dute gure ongizatea, bizi ezinaren itzala hemen daukagu, gainean. Ezin ditugu gure eskubideak politikoen esku utzi egiten ari direna ikusita.Esnatu gaitezen,bidaiak bai.....ESKUBIDEAK ERE BAI bietan jarrai