Duela dozena erdi urte, Lakandona Oihan barrenera (azken Mayak bizi diren tokian) eramango ninduen Chiapas-eko San Cristóbal de las Casas hirian busari itxoiten nengoelarik, "Beldurrez bizi den gizona ez da inoiz aske izango", Horazio erromatar filosofoaren esaldia entzun nuen, hango herritar batekin hitz egiten ari nintzelarik,. Hura izan zen, esaldi hori, nire bizi guztian entzuten nuen lehen aldia. Gero, garrantzizko erabakiren bat hartu behar izan dudanean, neure buruari errepikatzen diodan horietako esaldi bat da.Marinaleda (Andaluzia), bakerantz egindako utopia da beraien lema. Asko entzuten da herri honi buruz azken boladan. Udalak - modelo asanblearioan oinarriturik eta biztanle partaidetzari esker- herritarren egoera ikusita, zenbait politika ausart aplikatu ditu azken urteotan. Herrian erabiltzen ez diren zenbait lurzati desjabetuz, behar duten biztanleentzat eta herri lanaz zenbait etxe eraiki dira, etxe horiek erosteko aukerarekin alokatuz eta 15 €-ko errenta ordainduz. Herri lana dela medio - igande gorriak eta igande berdeak deritzenak- nahi duten biztanleek beren herriarentzat dohain egin dezakete lan. Aldi berean, zenbait kooperatibaren bitartez ez dago ia langabeziarik, inork ez du diru anitz irabazten, baina gehienek dute lan. Herri garapena lortzeko, etorkizuna bermatzeko, guztiok batera egin behar dugu amets. Ezin dugu gure etorkizuna aurreikusi, baina bai beldurrik gabe amestu eta amets horien bitartez desiratutako etorkizuna batera diseinatu. Zer gertatuko litzateke guztion artean pentsatzen hasiko bagina zer nolako etorkizuna izan nahi dugun? Has gaitezen.Kexak, iritziak, iradokizunak: dudugalan@hotmail.com