Estereotipoak talde-izaki askotarako badaude ere ("gizonek ez dute negar egiten", "emakumeak emozionalagoak dira"..) pertsona etorkinekikoak sakonagoak izaten dira, ezjakina den mundu batean sartzen direlako, ziurtasun ezaren munduan; beste toki batean jaio diren pertsonez ari baikara, beste hizkuntza, janzkera, erlijio, sinismenak dituzten pertsonez.Oinarrian, pertsona batzuek besteekiko daukagun lehendabiziko pertzepzioa dago, lehenengo inpresioa. Askotan esaten dena "lehenengo inpresioa da geratzen dena" edota "horrek itxura txarra dauka", "garrantzitsua da besteei inpresio ona ematea.Besteekiko pertzepzioaren ezaugarrietako batzuk:-Bat-batekotasuna: ikusten dugunak sortzen digun inpresioak eraginda automatikoki erreakzio bat daukagu-Ebaluaketa: ikusi dugunari ona edo txarraren balioa ematen diogu-Jarraipena/egonkortasuna: jasotzen dugun informazio eskasiarekin uste baino ideia gehiago sortzen da. Ideia zailak aldatzen, nahiz eta esperientzia anitzak izan .Adib: "Magreb aldeko emakumeek ez dute erabakiak hartzeko gaitasunik" , litzateke oso zabalduta dagoen estereotipo bat.Emakumeak ikuste bakarrarekin erreakzio bat sortzen zaigu; ondorioz, ona edo txarraren balioa ematen diogu; ideia bat baino gehiago sortzen da gure buruan, eta emakume horiekin harremanetan jarriagatik, ideia horiek aldatzea kosta egiten zaigu, pixkanaka-pixkanaka egiazkogoa den errealitatea ezagutzera eramaten bagaitu ere.Estereotipoak jarrera mota bat dira. Haien oinarria pertsona edo objektuarekiko daukagun esperientzia, parte gareneko taldearen eragina, komunikabideak, eta ingurune kulturala daude.Modu asko dago estereotipoak aldatzeko. Errealitatearen okerreko ideia direla gogoratzen badugu, estereotipoak aldatzeko biderik egokiena errealitate horretara hurbiltzea izango da, gure akatsak ezagutuz eta horrela akatsa horiek saihesteko bideak ezagutuz. (Jarraituko du)