CEMENTOS PORTLAND VALDERRIVAS-i ISUNA

Sustrai erakuntza fundazioa 2012ko eka. 1a, 00:00

Nafarroako lehendakariordeak Olazagutiako Cementos Portlanden hondakinak erretzeko prozesua arintzeko UESParen formula erabiltzea proposatuko duela iragarri du. Neurri honek erabakia Nafar Gobernuaren eskutan utziko luke, nahiz eta indarrean dagoen legeriak aitortu biztanleriari ingurumenean eragiten duten proiektuetan esku hartzeko eskubidea. Honela, lantegia kokatua dagoen udalerriak ere ez luke ezer esaterik izanen.Erraustegiak osasunaren eta ingurumenaren gaineko eragin larriak dituela gogoratu behar da. Hondakinen erraustea dioxina, furano eta metal astunen atmosferatzearen eragile nagusienetako bat da. Ikerketa zenbaitzuk gai hauek minbizi, alterazio neurologiko, inmunologiko eta hormonen disfuntzio sortzailetzat jotzen dituzte.  Jarduera hau porlana ekoizteko diseinaturiko instalazio batzuetan egiteak are zailagoa egiten du isurpenen kontrola, arriskuak handituz.Honi, errausketak lehengaien zarrastelkeria irrazionala bultzatuko lukeela gehitu behar zaio, beste prozesu batzuetan erabiliak edo birziklatuak izatea galaraziz. Modu honetan ordenamendu juridikoaren aurka egiten da, Hondakinen eta Lur Kutsatuen Legearen aurka zehazki. Lege honek murrizketa, berrerabilpena eta berziklatzea ezartzen ditu hondakinen tratamenduan lehentasunezko prozedura gisa, eta errausketa, dituen inplikazio larriak medio, azkeneko eta salbuespenezko aukera bezala uzten du.