Dependentzia hitza entzuten dugunean, maila fisikoarekin lotzen dugu gehienetan. Gaixotasun, istripu edo beste egoera batzurengatik pertsonak zailtasunak izan ditzake, horrek beste pertsonekiko menpekotasuna sortarazten diolarik. Beste maila batean, dependentzia substantzia bat, droga gehienetan , hartzearen beharrarekin erlazionatzen dugu, bizi "normal" bat egiteko edo efektu zehatz batzuk lortzeko, ondo egon eta sentitzeko.Azken ideia kontuan hartuta, gutako zenbatek ezagutzen dugu ondo samar egoteko substantziak hartzea behar duen jendea, edo lo egiteko laguntzen digutenak, edo egunero jartzen zaigun min hori kentzen digutenak, etortzen ari zaidan min hori prebenitzeko... edo sentitzen dugun estutasun hori moteltzeko... edo ez dakit zein pastilla hartzen dugu ondo egoteko egun osoan...Uste dut ez dela zaila izango familia bakoitzean maila hauetan dependentzia duen norbait topatzea, baina horiek gutxi daukate ikusteko toxikomaniari eta drogamenpekotasunei buruz aritzen garenean drogazalea den pertsona batez dugun ideiarekin, azken horiek droga ilegalekin eta gazteriarekin lotzen direlarik.Argi dago substantzia batzuen ilegaltasuna existitzeak beste arazo eta arriskuak ekartzen dituela. Batzuetan gutxi ikustekoa dute substantziarekin, baina bai hauek mugitzen duten guztiarekin. Zentzudunak izan beharko ginateke eta gauzei beren izenez deitu beharko genieke. Ondo egoteko, era azkar batean sentsazio bat lortzeko edo ez dugun mina saihesteko droga legalak asko erabiltzen ditugu gure gizartean, hau egiteko arrazoiak ez direlarik hain desberdinak droga batzuen eta besteen artean (batzuk lo egiteko eta besteak esnatuak iraun ahal izateko).Gure helburua ez da inor epaitzea, baizik eta hausnarketa ahalbidetzea eta hain desberdinak ez garela konturatzea, gauzei modu askotan egin ahal diegula aurre eta formarik azkarrena ez dela beti hoberena. Hori bai, argi dago edozein substantziaren erabilera egokia garrantzitsua dela, onura asko baititu, baina ez dugu ahaztu behar erabilera egokia dela onurak ekartzen dituena, eta ez edozein erabilera. Substantzia edo droga ez da garrantzitsuena, pertsona eta horrek hartzen dituen erabakiak (erabilera eta substantziak hartzearen zergatia) baizik.