Hedabideek argitaratutakoaren arabera, ekainaren batean FCC porlandegiak hondakinak erretzea interes orokorrekoa deklaratzeko eskatu zion Nafarroako Gobernuari. Horrekin dagoeneko muga guztiak gainditu dituzte. Izan ere, lehendik 140 milioi euroren lapurreta eta sektoreko enpresei eta langileei hondamena ekarri dien legez gaindiko praktikak burutzen harrapatu dituzte eta, gainera, enpresaren benetako diru-kontuei buruz eskatutako informazioa ez emateagatik zigortua izan dira.Enpresak emandako argibideek agerian uzten dute zein den honen egiazko jardunbide morala. Bere helburuen artean "inguruko bizi kalitatea hobetzea, garapen ekonomikoaren sustapena, gizarte kohesioa eta garapen jasangarria" daudela diote, "jarduera produktiboen eta enplegu finkoa sortuko duten jarduerak sustatzearen bidez". Lotsagabekeria handiagorik esan al daiteke?Proiektu hori interes orokorrekoa deklaratzeak orain arte Olaztiko Udalak baimentze prozesuan eta obra lizentzia ematerakoan zituen eskumenak galtzea dakar. Non dago bere garaian herritarren borondatearen kontra proiekturik ezarriko ez zutela emandako hitza? Eta Udalak erabakitakoaren gainetik ez zutela ezer egingo emandakoa? CNCk (Lehiakortasunerako Batzorde Nazionalak) agerian utzi duen bezala, multinazionalak asko agintzen du.