Prest dira Euskal Herriko hainbat txoko San Juan suei ongi etorria emateko. Urteko egun luzeenari agur esanez suak eguzkia lagunduko du argitasunak ihes egin ez dezan. Egungo garai hauetan baina, krisi garratz hau dastatzen gabiltzan honetan, bai suak nola eguzkiak izango dute zereginik argia gure artean mantendu nahi badute. Bankuen erreskateak, lantokien itxialdiak, osasun zerbitzuen murrizketak, hezkuntza sistemaren itoera, euskal komunikabideen gainbehera, makroproiektuen lehentasuna. Bai... garratza da krisia. Baina oraindik garratzagoa da pentsatzea erabaki guzti horien atzean pertsonak daudela. Zu eta ni bezalako pertsonak.Eta hor hasten da kaka usaina. Dastatzen gabiltzan krisia usteldua dagoela dioen susmoa. Dena pikutara bidaltzeko gogoa.Nola da posible lau pertsonek gainontzeko pertsonen geroa, giroa eta gogoa haien nahietara egokitzea, egarri aseezina duten poltsikoak bete asmoz?Nola da posible norberaren interes pertsonalak lantzeko gainontzekoen interesak zapaltzea?Nola da posible gizatasunaren galera hau?San Juan suek urtean zehar pertsonek gaizki eginikoak erre behar badituzte, uste dut aurtengo suak inoiz baino handiagoak izango direla.Ez dakit su eta eguzkiaren laguntza nahikoa izango ote dugun, gizaki izeneko izurrite hau gainditzeko.