Erredurak

DYA 2012ko eka. 22a, 00:00

Erredura larruazalaren eta sakonagoko ehunen lesioa da, beroak eragindako larruazaleko lesioa. Sakontasuna eta azaleraren arabera, hiru motatako erredurak aurki ditzakegu. Gure eguneroko bizitzan, ohikoenak lehenengo eta bigarren mailako erredurak dira.Lehenengo mailako erreduretan azala gorritua aurkituko dugu, lehor itxura, min bortitza. Bigarren mailako erreduretan, maskuiluak agertzen dira. Hirugarren mailakoak arriskutsuenak diraErreduren aurrean jokabidea:• Laguna bero iturritik baztertuko dugu. Bere arropa sutan balego, sua manta batekin edo lurretik bueltak emanez itzaltzen saiatuko gara.• Lehenengo eta bigarren mailako erreduretan, mina arintzeko erreta dagoen gunea ur epelean murgilduko dugu, gutxienez 10-15 minutu. Ez dugu inoiz ur hotzean edo izoztuan murgilduko.• Arropa kendu, larruazalera itsatsiak daudenak izan ezik, baita gorputz adarrak estutu ditzaketen gauzak ere (eraztunak, eskumuturrekoak, erlojuak...)• Erredura batean ez ditugu erabiliko: pomadak, lozioak, ur izoztua, kotoia ezta aposito itsaskorrak. • Ez ditugu inoiz maskuiluak apurtuko. • Eta beti bezala, dudarik badugu edo erredura larria  badugu, 112 telefonora deituko dugu laguntza eske.• Erredura kimikoa bada, ahalik eta azkarren produktua larruazaletik kenduko dugu, zenbat eta gehiago egon sustantziarekin kontaktuan, handiagoa izango da azalari eta beste ehun batzuei egindako kaltea. Produktu kimikoa identifikatzen saiatu behar dugu, horren toxikotasuna jakiteko. Arropa kendu eta erredura urarekin garbituko dugu, presiorik gabe, 15-20 minutu. Begiek dute lehentasunik handiena. 112 telefonora hots egingo dugu laguntza eske.• Erredura elektrikoetan kontu izan behar dugu, gorputzak elektrizitatea mantentzen duela erreduraren ondorioz. Laguna ukitu aurretik elektrizitatea moztuko dugu,  eta soka edo eta makil baten laguntzaz ikutuko dugu laguna.