Krisi zori giro batean bizi gara, eta gure Nafar politikariak beste krisi batean sartzen gaituzte. Ekonomi krisia dela eta, denok ordaindu behar dugu azken urte hauetan egin diren astakeria eta lapurkeriak, Nafarroan hainbat inbertsio fantasmagoriak, hainbat Area, Los Arcos, Reyno bihurketak, eta abar luze bat.Baina nafarrek ez ditugu astakeria hauek egin, baizik eta nafar politiko txosna jarrerak. Komunitate "ospetsu" edo "xelebre" hau, nahiz eta txikia izan, "xelebretasun" gehiagorekin beti ateratzen da.Orain eta berriro, nafar euskaldunen aurka borobildu zen Gobernua krisian sartu da. Sozialistak eta UPNkoak edo Bartzina popular inguruko kideak porrot egin du. Hiru nafar Kontseilari sozialistek Gobernua utzi dute, dimititu edo kaleratuak izan dira. Beste hainbat zuzendari nagusi,, kargu eta kargituak, langabeziara joango dira. Eta hainbat krisi direla eta, Langabezi aurrekontuak dirurik gabe suertatuko dira, beste krisi batean sartuz.Benetan Nafarroak ez du bide garbirik hartuko, ez du bere etorkizuna sendatuko, nahastekari hauek Madrilera edo Mongoliara joaten ez badira. Eta, geure zergak nahastekari hauek mantentzeko ordaindu behar ditugu?