Xabi, kanpo erditik baloia aurreruntz, hartu Iniestak, honek Fabregas-i, honek penalty puntura Silva-k buruz eta gooolll!!! Selekzioaren beste garaipen bat, oraingoan Eurokopa. Orain dela hiru aste hasitako zirko mediatiko honek emandako azken fruitua. Datu bi bakarrik: lehenengoa, 2012. urterako lehengo mailako espainiar ligako futbol taldeen aurrekontuen batura 1.972 miloi €-koa da. Haien artean gure Osasuna, Errreala edota Athletic maitiak; bigarrena, selekzioko jokalari bakoitzak milioi mordo sartu dute haien poltsikotara eurokopa irabazteagatik.Era berean, hiru aste hauetan beste gol ugari sartu dizkigute guztioi: Europar Batasunak Espainiar Estatuko finantza sistema sendatzeko ez dakit zenbat milioi €-ko errreskatea emateak onartu du, errezesioak hurrengo hiru hilabeteetan gogorragoa izango dela aitortu zuen Ekonomiako Ministroak, Koordainketa sanitarioa ezarri digute eta Nafarroako Gobernua pikutara joan da 200 milioi €-ko zuloa dagoela esanez, diru beltzari amnistÃa fiskala eskaini diote, Asturias eta Leongo meatzariek Madrildera doazte beraien lanpostu subentzionatuen babesa egitera, Irurtzungo INASA itxi dute …Gure Santu maite gehienak ere pasa dira, Etxarriko San kiriko eta San Adrian, Huarte eta Arbizuko San Juanak, Altsasu eta Urdiaingo San Pedroak, eta jadanik San Fermin hasi da. Eta nola ez, berarekin Frantziako Tourra dator. Hemendik gutxira udako oporrak eta Londresko Olinpiadak hasiko dira. Zenbat gol gehiago sartuko dizkigute bitartean?