Banaketak eta dibortzioak gero eta gehiago gertatzen dira gure inguruan. Kasu bakoitzak egoera ezberdinak ditu, baina prozesu zaila eta batzuetan mingarria da, bai helduentzako baita umeentzako ere. Umeen garapen emozional egokia, banaketa bideratzeko eta konpontzeko moduaren baitan egongo da. Umeak txikiak direnean, errazago egiten zaie banaketari aurre egitea, baina konturatzeko gauza direnean, beraien bizitzako alderdi askotan eragina izan dezake, adibidez: errendimendu akademikoan (ikasketetan), atentzioa emateko portaeretan, guraso baten alde egiterakoan�Ezinbestekoa da gurasoak, beraien banaketaren ondorioz sortutako baldintzek, seme-alabengan izango duten eraginez jabetzea. Nolako banaketak halako ondorioak izaten ditu askotan.Ondoren, gurasoen banaketetan lagungarri izan daitezkeen argibide batzuk azalduko ditugu:� Elkarbizitzaren amaiera, gurasoek berauek adierazi beharko liekete seme-alabei, eta ez beste pertsona batek. Egoera lasai batean eta hizkuntza xume batean izan beharko luke gainera.Seme-alabei� errua beraiena ez dela argituko zaie (batzuetan kulpabilizatu egiten dira) eta beti elkarren arteko maitasuna mantenduko dela adieraziko zaie.� Seme-alabek ez lituzkete gurasoen eztabaidak aurrez aurre bizi behar, ezta gai ekonomikoez diharduten egoerak jasan ere.� Guraso bietako bati buruz gaizki hitz egitea saihestu beharko litzateke, bestela, umearengan gatazka� sortu dezakegu.� Nahiz eta bikotearen erlazioa okertu, ez da saiatu behar umearen maitasuna etengabe bereganatzen (eta oparien bitartez gutxiago), umeak bai amaren eta bai aitaren beharra baitauka.Umearentzat kaltegarriena ez da dibortzioa, guraso batekiko izan dezakeen galera afektiboa baizik. Gakoa guraso bakoitzak bere seme-alaben rola betetzen jarraitu behar duela da, eta poliki-poliki, seme-alabak gurasoen maitasuna sentituz, egoera berrira egokituko direla.