SASOIA elkarteak ere bukatu du bere kurtsoa. Horregatik 10 hilabeteei begirada bat bota nahi diogu. Gure filosofia argia da, jubilatzea ez da aurreko ardura eta erantzukizunak albo batera uztea, arlo ezberdinetako langileak izan gara, urte askotako esperientzia dugu, gaitasuna eta denbora, zer egin eta zer eskaini asko dugu oraindik.Hiru mailatan aritu gara: herrialdeko asanbladak, kontzentrazioak, eta herri mugimenduetan parte-hartzea. Asanbladak gai eta arazo ezberdinez gogoeta egiteko baliatu ditugu, gaian jantzitako baten laguntzarekin. Kalean egon gara: kontzentrazioak izan dira ikusitako arazook kalera eramateko tresna, parte-hartzeak, aldiz, herrian txertatuak jarraitzeko. Egoera politikoaz aritu gara gure iritzi-trukaketetan, aro berriaz, egoera sozio-ekonomikoaz, preso eta atzerriratuez, HERRIRA Mugimendu berriaz, aurrekontuez, murrizketez,...; gure gai propioei dagokionez: erresidentziak, pentsioak, osasun zerbitzuak, ...; bailarari begira, aldiz, Olaztiko erraustegia, tentsio handiko linea, GUAIXE-BELEIXEREN egoera ekonomika larria eta bazkide kanpaina... Kontzentrazioak, gai larri ezberdinei buruz, Irurtzun, Altsasu eta Etxarrin egin ditugu, azoka egunetan, zeintzuetan ehunka eta ehunka esku-orri banatu ditugu.Begirada hau ez da auto-satisfaziorako, bai gure autoestimua sendotzeko, aurrera begira bizipoza indartzeko. Agian norbait gurekin bidea egitera animatzeko balio dezake. Zeregin asko dugu, arazo propioez eta gizartekoez: hausnartu, informatu, elkartu, gure ahal murritzean eragin. Aktibo jarraitu, ahal dugun gutxi hori gizarteari eskaini.    Â