FCCk aurrera jarraitzen du Olaztiko plantan hondakinak erretzeko nahiarekin. Inguruko zonaldeetako erantzunaz gain, Nafarroako beste udal batzuetan ere asmo hori arbuiatu dute.Atarrabia eta Tafallako udalak adibide. Porlandegian hondakinak erretzea arbuiatuâ€"sozialisten botoarekin ereâ€", eta Nafarroako Gobernuari horretarako baimenik ez emateko eskatu diote.Bestalde, Olaztiko PSNren bi zinegotzi espedientatu dituzte eta aurreko udalek jarduera hori burutzearen kontra ezarritako helegitea kentzeko eskatu dute.Horrek agerian uzten du PSNren agintari batzuk UGT-Portland-en aurrean duten mendekotasuna, hauek dira eta alderdiaren estrategia diseinatzen dutenak.Horren adibide da jarduera hau baimentzeko PSIS bat erabiltzea, inoiz porlandegi batekin erabili ez dena. FCCk beti esan du zaborrak, pneumatikoak edo lohiak erregai gisa erabiltzeak zementu merkeagoa ekoiztea zuela helburu, eta orain interes pribatu hutsa, interes orokorrekoa bihurtu nahi dute, “batez ere Nafarroatik†datozen hondakinak kudeatzen lagunduko duela esanez. Uztailaren 21ean argi utziko dugu ez dugula FCCren interesen menpekoak izan nahi eta gure seme-alaben osasunak ez duela preziorik.Manifestazioa 19:00etan aterako da Olaztiko plazatik.        Â