Tratu txarrak aipatu ohi ditugunean ondoan emakumeak edota adin txikikoak heldu dira lotuta.Urtetako lanak, ikerketak eta ahaleginak egin ondoren gizartean nolabaiteko kontzientzia jorratu da, hezkuntzan txertatu da gai hau lantzeko beharra, programa bereziak daude arazo latz hauek ekidin ahal izateko.Baina badago gure gizartean beste talde bat, genero biolentzia eta haurren kontrako biolentzian sartzen ez den talde bat. Adineko pertsonei buruz hitz egiten ari gara.Gaur egun urte gehiagorako bizi itxaropena izaten dugu eta horrek ekartzen du adineko pertsona gehiago egotea gure artean. Persona helduek gaitasunak galdu ahala bizimodua moldatuz joan behar izaten dute. Beraiek .....edo inguruan duten familiak. Familia arduratzen da pertsona helduari ahalik eta bizimodu hobea ematen. Batzuetan baliabide aproposena Zentro batera eramatea da, bertan zainduta, lagunduta eta egoera egokian egon dadila aitona edo amona.Beste batzuetan etxean bertan moldatzen da familia eta horretarako egokitze prozesua egiten dute (etxea moldatu, ordutegiak zehaztu....).Arreta jartzen da ongizate fisikoan, ohe on batean egotea, janariak orduetan prestatzea, garbi egotea...... baina askotan beste arlo bat ahaztu egiten da: pertsona.Ohean edo aulkian edo sukaldean zain dagoen heldu hori pertsona bat da eta begirune osoa zor diogu, gainontzeko pertsonei bezala. Denbora luzean bakarrik uztea ("nahiago du..."), haur bati bezala hitz egitea ("ai, nola zikintzen zaren....), bera eta bere egoerari buruz hitz egitea bera aurrean ez balego bezala eta edozeinekin ("gaur goizean kakaz beterik zegoen; oso ahula dago, gutxirako dago......), bisitarik ez egitea, laztanen bat ez ematea, galdetu eta entzutera ez gelditzea....Tratu txar hauek gehienenetan ez dira bortitzak, batzuetan ohartu gabe gertatzen dira eta gainera konpontzeko zailak izaten dira (zaintzailearen estresa, bizimodu azkarra, ...).Gizarte Zerbitzuetatik hausnarketarako hitz hauek luzatu nahi ditugu.