Herriak OGIA, BAKEA eta JUSTIZIA exijitzen ditu. 50/60 urte pasa ditugunok arrazoi horiek entzuten genizkien beti gure aiton-amonei. Dugun egoerarekin eta heldu denarekin, ez dugu soilik ogia, bakea eta justizia eskatuko, kalera atera beharko dugu eta Gobernuari eta Agintariei erakutsi beharko diegu hau ez dela bidea. 5 milioi langabetu gehiegikeria bat direla; erreformak eta murrizketak ez dutela inolako enplegurik sortzen, miseria, pobrezia eta delinkuentzia gehiago baizik.Oso kezkagarria da Ana Mato ministroari entzutea AHT ezinbestekoa dela merkantzien etorkizunerako, Nafarroak behar duela eta eginen dela. Bitartean osasun eta hezkuntza arloan murrizketak, soldata izozteak, EEE ugari baimenduta, botiken berrordaintzea eta BEZaren igoera. Eta hori gutxi balitz, Katalunian presoendako merendua kendu egiten dute.Nora iritsi nahi dute agintari hauek? Sindikatuak eta indar biziak non daude? Nola ez gaituzte laguntzen egunero herri eta hiri guztietan mobilizatzen? Egiteko falta dena da, luzatu gabe protesta egin eta buru belarri hasteko urtetan, izerdi eta lan handiarekin lortutakoa aldarrikatzeko. Denendako oharra, edo denok pilak jartzen ditugu edo hau pikutara doa.