Aurreritziak bezala, estereotiopa jarrera mota bat da, eta migrazioen inguruan ere estereotipo bat baino gehiago dago. Bere jatorrian objetuarekiko dugun esperientzia, parte gareneko taldearen eragina, komunikabideak eta ingurune kulturala daude. Jarrera orok hiru osagai ditu: kognitiboa, afektiboa eta konduktuala edo portaerazkoa.Arazoa ez da gure esperientziatik abiatuta orokortasun bat egitea soilik, baizik eta orokortasun/generalizazio hori beste pertsonek izan duten esperientziaren arabera ere sinistu egiten dugula. Hortaz, nola aldatu estereotipo bat?Autokonbentzimendua da biderik eraginkorrena, daukagun irudi mentalarekin haustea, eta benetazko errealitatera hurbiltzea, izan dugun esperientziaren mugak onartuz. Hortaz, migrazioaz ari garenez, jatorri ezberdineko pertsonarengana hurbiltzea da beraiekiko estereotipoekin hausteko bidea. Hala beraiek ezagutu eta gure ideia propioak sortzeko. Banakoetara jo, hau da, pertsonarengara hurbildu, Bulgariakoa, Brasilgoa..... Marokokoa edota edonongoa denarengana..., errealitatearen ezagutza egitazkoa itzateko.Gehiengo sozialaren usteekiko kritikoa eta burujabea izateaKulturen arteko topaketak erreztea, eta haietaz gozatzea berdintasunetik abiatuzKomunikabideek bere aldetik, kultur talde minorizatuen alde baikorrei indarra ere eman diezaietela, ez soilik gertakari ezkorrei; eta guk irakurleok, berriak izpiritu kritikoz irakurri, beti ere egiaren bila. Iradokizun gisa, estereotipoei aurre egiteko errezetatxo bat: Osagaiak: poztasun indarberritzailetik 40 poltsa; maitasun konplizetik imurtzi bat; kilokada mordoa elkarrenganako errespetutik; ulermen integratzailetik goilarakada handi bat.Prestaketa: poztasun poltsak maitasunez ireki eta kultura anitzenganako - etorkinenganako kilokada errespetuarekin nahastu.Bihotzeko begiez besarkatu nahasketa horiUlermenaren goilararekin dastatu eta gozatu errespetutik abiatutako elkartze ttiki horiek Bejoin digula denoi.