2009ko maiatzaren 8an, sei lagun elkartu giñen Altsasuko liburutegian. Gure asmoak eta gogoak lau haizetara zabaltzeko asmoarekin, Sakandar guztiei deialdia luzatu genien Altsasuko Gure Etxean ospatuko genuen bilerara gonbidatuz. Jada hiru urte pasa dira egun hartatik eta erein genuen hazia bere fruituak eman ditu, landare eder bat sortuz,Lugorri. Gora-beherak, eztabaidak, gogo ezberdinak, behar ezberdinak, errealitate anitzak, eguneroko bizitza sentitzeko filosofia ezberdinak, irrifarrak, haserreak...ala ere, denek, helburu berdin batekin, Lugorri aurrera eramatea.Bolondres lan egiteak bere alde onak eta txarrak dauzka eta askotan ordezko bat behar duzu indar berritzeko. Hasiera batean lugorrikide bakoitzak ahal zuena ematea erabaki genuen, hiru urte pasa dira eta elkarte askotan bezala, gutxi batzuk gara lan egiten dugunak. Honek nekatu egiten du, ez lanagatik, baizik eta beste guztien hutsuneagatik. -Non gaude 73 lugorritarrak?? Zenbait batzar egin ditugu, astero edo hamabostaldiko bilerak, auzolanak...eta parte hartzea nahiko pobrea izan da. Lugorriko helburuak aurrera eramateko konpromezua behar da. Hau da, zure bizitzako parte bezala hartu behar duzu,ez dago besterik. Lugorri zure buruan badago, pentsamenduan kokatuta baduzu, zaila egingo zaizu bere eboluzioan parte hartzea; horrelako proiektu bat ezin da obligazio bat bezala sentitu, ez du funtzionatuko.Pentsamenduetatik bihotzera pasatu behar da, sentimenduetara, emozioetara, zeure barreneko zerbait izango balitz bezala sentitu behar duzu, eta orduan, Lugorrik behar duena landare sendo bat bezala hazi ahal izateko , ez zaizu batere kostako ematea. Gogoz lan egingo duzu bere edertasunaz gozatuz, bere prozesuan parte hartuz. Oso zaila da lan taldean aritzea, baina, -ez al da hori ba bizitza? Denon arteko bizikidetza bakoitzaren izana errespetatuz. Denon artean sortuz,jolastuz...Denon bihotzak behar ditugu Lugorriren taupadak sutsu egoteko.-Ondo izan zurrukuttunak!!