(Minusbaliotasun intelektuala duen alaba bat izatearen bizipenak)Orain dela ia 18 urte jaiotako alaba eder bat da Maialen.Nahiz eta momentu horretan ez jakin, edozein gurasok izan nahi ez duena zen. Izan ere, seme-alaba baten jaiotza espero denean, neska edo mutila izateko desira, ilehoria edo beltzarana, futbolaria izango den... izaten dira komentatzen diren kontuak, BETI ere elkarrizketak esaldi berberarekin bukatuz " datorrena datorrela, baina ondo atera dadila".Horrela, gure EGUZKIA jaio eta hilabete batzuk beranduago "ondo atera ez zela" baieztatu ziguten. Egia esan, horiek ez ziren izan hitzak, Maialenek atzerapen armoniko halako bat zuela esan ziguten (atzerapena denetan eta denetan batera azaltzeko era musikala).Momentu horretan, min sakonaren pertzepzioa aurkitzen den garuneko puntu zehatzaz jabetu nintzen, horren inguruan interesatutako edozein neurologoari deskribatzeko gai izango nintzena.Noski, hori izan zen espezialista eta froga berezi batzuetatik bestetara ibiltzen hasteko abiapuntua (elektromiograma eta halako hitzak ikastera iritsiz). Maialen, urte eta erdiarekin, eta mantal txuriak bakarrik ikustearekin negarrez, berriro ere! Odol-analisiekin, bata bestearen atzetik... Nik besoari helduz eta berak erizainei negar egingo zuela baina lasai egon zitezen azaltzen zien bitartean, bazekielako ez zela ezer gertatuko... Eta ez zen ezer pasatzen, izan ere, HORI ez baitzen momentu horretan garrantzitsuena.Egunak, asteak, hilabeteak, behin eta berriz neure buruari galdezka: Zergatik guri? Zergatik hau? Zergatik betirako?Noski, ez geunden horretarako prest. Denok egiten dugu gure bizitzaren pelikula, eta gustuko ditugun pelikuletan bezala, bukaera zoriontsuarekin, edo behintzat garapen zoriontsu batekin; eta inoiz ez horrelako kolpe gogor batekin, eta HORREN goiz gure bizitzan.Eta nola ez gogoratu espezialista batetik bestera egindako bisitak, eta nola erantzun behar izan genuen hirugarren graduko galdeketa bat ematen zuena: Haurra desiatua izan zen? Arazoren bat haurdunaldian? Zerbait gehitzeko? Baina dena aurrera doa: bitxia da, errepikakorra da, topiko bat da, baina benetakoa. Beti egon gara zoriontsu gure alabarekin, izugarri maite duguna. Munduko guraso onenak izaten saiatzen gara, bera ahalik eta zoriontsuen izan dadin lan egiten dugu, baina, gainera, momentu oro Mailenekin gozatu behar dugula garbi dugu. Inongo enpatiarik gabeko teknikoekin topo egin dugu, proposamen bastartetan interesatuak eta ez gure alabaren ongizatean oinarrituak. Baina egia da ere, eguzkia gurekin gehiagotan egon dela lainoa baino, eta hor daude gurekin egon diren irakasleak, horrenbeste eskertu beharko geniekeena, Lehen Hezkuntzako eskolan, beti ere barneratze eta gizarteratzean inplikatuta, eta bere egungo eskolan, Heziketa Berezian oinarrituta, eta, nola ez, ANFASen. Ez dut bukatu nahi eta ezin dut bukatu, Nerea, bere ahizpa, aipatu gabe. Urteekin beste seme-alaba bat izateko gogo eta ilusioa berriro ere "ondo ateratzeko" arriskuarekin nahasten zitzaigun. Nahiz eta garbi eta erabakita izan beste haur bat izateko nahia, gaizki, oso gaizki hartzen genituen horrelakoak esaten zizkigutenean "Ez zarete animatzen? (dantzan hasi beharko bagenu bezala...) Baina berriro ere, lagunen aholkuak onak ziren. Erabaki zaila, ausarta, arriskutsua, eta erabaki hau hartzen ez duen edozeinenganako erabateko errespetuarekin, guk hartu dugun erabaki onenetakoa.Ez da bakarrik ekarri digun zoriontasuna izan, baizik eta Nereak Maialeni emandako laguntza: adurra eta malkoa erortzen zitzaigun honakoa esaten zuenean oraindik ahoskera traketsean "Ni naiz Maialenen aingerua eta Maialen da zerua".Noski, beti ere bakoitzaren banakotasuna momentu oro errespetatuz eta Maialen Nerearen erantzukizuna ez zela garbi edukiz (hirukotea osatzeko bagaude gu). Hala ere, badakigu Maialen Nerearen bizitzarako plus bat izan dela eta denok ari garela Maialenekin gozatzen.Hemen jarraitzen dugu, poliki-poliki aurrera joaten, momentu honetan bizipen guztien partaide izaten, eta orain dela urte batzuk ANFASekin lan egiten, minusbaliotasun intelektuala duten pertsonen alde eta beraien familiek, guk bezala, pozik eta zoriontsu daudela esan dezaten, lan askorekin eta argilunekin, baina beti, Maialenengatik gozatzen.