Sexualitatea hitza gazteari lotuta agertzen denean, gehienetan arriskuekin lotzen da. Badirudi, sexualitatea, harreman sexual genitalak daudenean hasten dela. Hau da, gazteen sexualitateari erreparatzen diegu, harreman sexual genitalak dituztela antzematen dugunean, eta gainera momentu honetan ere sexualitatea bere osotasunean ikustea kosta egiten zaigu. Zertaz ari gara sexualitateaz ari garenean? Galderari honi erantzun behar genioke, eta ondoren 12-18 urte bitarteko gazteen sexualitatearen ezaugarriak ezagutu beharko genituzke, gure lana beraiekiko positiboa eta errespetuzkoa izan dadin. Sexualitatea, gizakion ezaugarri bat da, eta jaiotzen garenetik hil arte daukagu. Sexualitatea labur esanda gure gorputzarekin dugun erlazioa da, bakoitzak bere mutil eta neska izate nola bizitzen duen. Gure gorputza beti berdina ez denez, gure sexualitatea ere aldatuz doa.Hurrengo lerroetan 12-18 urte bitartekoen sexualitatearen ezaugarriak azalduko ditut.Zeintzuk dira adin tarte honetako sexualitatearen ezaugarri nagusiak?Gorputzari dagokionez:Haurraren gorputza gizon/emakume bihurtzen den unea da. Aldi honetan gorabehera asko izaten dira, aldaketa handiak gertatzen direlako eta gazteak etengabeko aldaketei egokitu beharra dutelako. Hortik dator "nerabe" aroko krisia.Pubertaroan finkatzen dira gorputzean sexu identitateari dagozkion ezaugarriak. Haurrak jakin bazekien sexu batekoa ala bestekoa zela; baina orain bere gorputzak berretsi egingo du erabateko aldaketaren bidez.Momentu honetan gorputzaren irudiak berebiziko garrantzia du. Nerabeak etengabe aldatzen ikusten du bere gorputza, eta segurtasun eza eta kezka nagusitzen dira. Nerabeak etengabe edertasun ereduekin alderatzen du bere burua, eta haien berdina eta desberdina zertan den begiratzen du. Askotan, edertasun eredutik asko aldentzeak autoestima arazoak ekar ditzake, eta horrek bere bizimoduan eta harremanetan gorabeherak sor ditzake. Zer esanik ez, edertasun eredua modaren asmakizun hutsa dela eta gizabanakoa ez da gizonagoa ala emakumeagoa eredu horretatik zenbat eta hurbilago dagoenean.Desioaren orientazioa:Adin tarte honetan sexu joerak definitzen eta egonkortzen dira. Neska-mutilek nerabe aroan definituta dute beren sexu orientazioa nahiz eta ez izan sexu harremanik.Maitemina eta maitasuna:Maiteminaren fenomenoa agertzen da, eta nahiz eta oso gertaera indibiduala eta norberaren baitakoa ematen duen, baditu ezaugarri unibertsal batzuk:Desioa- oinarrizko energia da. Sexu atsegina bilatzeko beharraren sentipena da.Erakarpena desioa objetu jakin bati bideratzea da.Erakarpena, desioaren orientazioarekin, gizabanakoaren joerarekin lotuta dagoHau guztiagatik, eta norberaren identidade eta desioa eraikitze momentu bat delako, nerabe askok harreman laburrak eta aldakorrak izaten dituzte. Esperimentazio garaia denez, ez dituzte zergatik heldu batek bezela bizi behar harremanak. Adin tarte honetan,gazteak, harremanak nola eraiki ikasten ari dira, gustoko jarrerak ezagutzen ere, eta honetarako esperimentatu behar dute.Horregatik, une honetan beste adinetan bezain garrantzitsua da epaiketatik kanpoko begiradak eraikitzea, non mutilak eta neskak beraien gorputzak, desioak, sedukzio jokuak modu aske batean bizi ditzaten, baten eta besteen jarrerak epaitu gabe.Neskak eta mutilak gure gorputzaren jabe gara eta bada garaia sedukzioa, gogo sexuala agertzea, nahi dugunarekin harremanak edukitzea gure harremanen oinarri bihurtzeko.Alde batera utziz, beldurrak, etiketak,askatasunaren kontrako jarrerak.