Oraingoan ttikienak izan dira musikarekin disfrutatu dutenak, udan herriko gazte talde batek musika tailer bat antolatutakoari esker. Tailerra, ekimen altruista izan da eta uztaileko azkeneko astean burutu zen. Xedea, normalean beste gauza batzuk egiteko izaten den opor aldian, jokuaren bidez Etxarriko umeak musikara hurbiltzeko eremu bat sortzea zuen. Herri honetan egunero bizikide diren identitate ezberdinen integraziorako, musika tresna moduan erabiliz bideratu zen tailerra.Musikarekiko sentitzen duten maitasunaz gain, bi ardatz nagusi izan zituen gazte talde honek ekimena antolatzeko eragile. Batetik, musikak zubiak eraikitzea errazten digula eta aniztasunarekin aberasten gaituela. Bestetik edozein pertsonarekiko, batez ere haurtzaroan, musikak duen eragin positiboa kontutan hartuta, zailtasun handienak dituzten familientzako , beraien egoera ekonomikoa edota gizarte egoera, ez zedila trabarik izan bere seme-alabak musikara hurbildu ahal izateko.Musikarekiko zaletasuna beti adierazi duen herri batean, familien erantzuna nabaria izan zen eta 20 ume osatutako taldeak , bai musika, bai giza kezka ezberdinak pizteko ahaleginez disfrutatzeko aukera izan zuen. "Musika herrialde"tik zehar talde honek egin zuen bidaia geldialdi ezberdinak izan zituen, soka eta haize instrumentua den ahotsean, perkusio familian, munduko musiketan eta haurrak inprobisaziorako erakutsi zituzten trebetasunetan izan zuen adierazpen hoberena. Ideia hau hasieratik bai Udala eta bai Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren laguntza jaso du, balore handiko momentu txikiak sortu izan dituen ekimen honengatik sentiberatasun handia adieraziz.