Duela gutxi Nafarroan aire kalitate txarrena Erribera aldean dutela irakurri ahal izan dugu egunkarietan. Arazo hau, 1976/2003 Erret Dekretuak biltzen duen legedia hausten duen ozono troposferikoaren kontzentrazio handiagatik da. Ozonoa, nitrogeno oxidoen eta konposatu organiko hegazkorren arteko erreakzio kimikoen bitartez sortzen da eta Erriberan legez kanpoko Castejongo Zentral Termikoek sortzen dute kutsatzaile atmosferiko honen gehiena.Ozono troposferikoak landaretza eta gure osasuna kaltetu ditzake. Ozono, nitrogeno oxido eta konposatu organiko hegazkorren multzoak, zonalde kutsatuetan ikus daitekeen lainobera sortzen dute, gure haranetan hainbestetan gertatzen den "inbertsio termikoa" deituriko fenomenoa gertatzen den egunetan tipikoa dena.Olaztiko Cementos Pórtland lantegia, hiru aire kutsatzaile horien iturri garrantzitsua da, minbizi sortzaile diren beste batzuez gain. Horrela aitortzen du enpresak berak, hondakinak beraien instalazioetan erretzeko eskaera dokumentuetan, nahiz eta hauen eragina txikiagotzen saiatu. Hondakinak erretzeko baimenak, atmosferara kutsatzaile isuria handituko duen beldur gara Sustraien, porlandegiko labeetan egonen diren materialen aniztasuna dela eta.Nafar jendarteak bere hondakinen kudeaketa modua benetan aukeratzeko garaia dela uste dugu Sustrai Erakuntzan. Baita energia garbien, zentralizatugabeen, berriztagarrien eta eragin txikikoen garapenerako plangintza demokratiko bat egin ahal izatekoa.