Audi beltza Barajas-ko pista pribatuan dago Angelari itxoiten. Badator bere bi begi urdinekin, oraingoan, zer estaturi emango dion dirua ikustatzera. Guztia antolatuta dago.Audi beltzaren ibilbidea ez doa Madrilgo hiri barnetik ezta periferiatik. M 40 eta gero M 30-tik gidatzen du txoferrak Moncloaraino, baliteke eskubide murrizketengatik dozena eta erdi manifestazio ikusteak hiri erdian edo Madrilgo periferiaren txabolismoaren ikusle zuzena izateak. Hori ezin da izan. Inpresio ona eraman behar du Angelak Berlinera.Audi beltza iritsi da Moncloa-ko jauregira. Mariano, betiko lelo aurpegiz eta bere jantzi hoberenarekin, urduri eta beldur samar, eskaileratan dago itxoiten. "Guten morgen Mein Kanziller" dio honek, Angelak eskaileren azken koska igotzerakoan, alemaniar patatero batean irribarretsu. Besteak aldiz, "Buenos días Mariano" dio, gazteleraz. Protokoloa, protokoloa da. Eskua dardarez eman, argazkia atera Europako telebista guztien aurrean eta barrura. Bazkaltzera.Marianok lan zaila dauka. Konbentzitu egin behar du Angela, nahiz eta bere aginduak jarraitu eta Grezia bezain txarto ez egon, europar diru mordo behar duela €-ametsa aurrera eramateko.Bilera bukatu, prentsaurrekoa eman eta berriro Audi beltza badoa Barajas-era. Oraingoan Alcorcon-en geldialdi txiki bat. €-Vegas sortu nahi duten lurrei begirada bat botatzeko, errekalifikazio urbanistiko prozesu millonario baten ondoren, non lurjabe gehienak bankuak diren, mafia, joko, kapital zuritze, eta prostituziorako mirari honek aberastasuna eta lana sortuko duten esperoan.€-Kakazaharra, hori da sortuko dutena, €-kakazaharra.Kexak, iritziak, iradokizunak: dudugalan@hotmail.com