Ezabatu eta Euskaraz Bizi!Altsasuko Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eragile euskaltzaleko bi kide epailearen aurretik pasa ziren aurreko astean. Arrazoia: Euskal Herriko hizkuntza paisai arrotza iraultzeko konpromisoa bere egin eta Ezabatu eta Euskaraz Bizi ekimenean parte hartzea.Beste behin ere, euskaraz bizitzeko nahia praktikara eramateak lege menderatzaileekin, epaitegiekin eta isun administratiboekin egin du topo. Beste behin ere, euskaldunok auzibidean gaude gure hizkuntza eskubideen aldarrikapena egiteagatik.Epaiketa goizeko 10:20 pasatxo hasi zen Iruñeko Justizia Jauregian. EHEko kideak izan ziren hitza hartzen lehenak. Ramirez de Aldak garbi utzi zuen hasieratik zein izango zen mantenduko zuten jarrera: "Euskaraz deklaratu nahi dut, baina interpreterik gabe". Ildo beretik jarraitu zuen Claverrek: "Ez dut ulertzen hemen interprete bat behar izatea bertako hizkuntzan hitz egiteko".Une horretan epaileak sekulakoa bota zuen, gazteleraz, noski: "nahi duzuen hizkuntzan hitz egin dezakezuela uste duzue?"Ekimenak aurrera egingo duAsimilazio prozesua gelditzean jarri behar dugu lehentasuna, euskaldun bakoitzak bere aldetik, eta herri euskaldunak oro har. Euskarari lehentasuna emanez egin behar dugu bidea. Eta egoera iraultzeko bertatik bertara adostu eta sortutako hizkuntza-politika burujabea behar dugula aldarrikatu behar dugu.Bide horri hauspoa emateko antolatu genuen egunero den eta urte osoa irauten duen Ezabatu eta Euskaraz Bizi ekimena, eta horretara gonbidatu nahi ditugu herritarrak gaur ere.