Ez nazazu "kanpotarra" deitu, urruti jaioa naizelako. Nire sorterriak beste izen bat duelako.Ipuinen beste hizkuntza batek sehaskatu ninduelakoAmaren maitasunean, bere bularraren kontra, berdinak amesten gaituzten abesti zein musuetan argitasun berdina izan genuen eta.Ez nazazu "kanpotarra" deitu, ezazu pentsa nondik natorren.Nora goazen, denborak nora garamatzan jakitea hobea baita.Ez nazazu "kanpotarra" deitu, zure gari eta suak nire gosea eta hotza baretzen baitute; zure sabaiak nire izatea estaltzen.Ez nazazu "kanpotarra" deitu, zure garia eta nirea berdinak baitira; baita zure eskua eta nirea ere; eta baita zu berotzen zaituen sua eta ni berotzen nauena ere: Goseak ez du abisu ematen eta jabez noiznahi aldatzen du.Eta zuk "kanpotarra" esaten didazu beste herri batean jaio nintzelako; beste itsaso batzuk ezagutu nituelako; beste kaia batetik atera nintzelako; Beti geratzen dira gauza berdinak: agurra, zapiak, urrun uzten ditugunen malkoz beteriko begi-niniak; izendatzen gaituzten lagunak; Berdinak dira ere itzuleraren egunarekin amesten dutenen otoitzak eta maitasuna; Beraz, ez nazazu "kanpotarra" deitu: oihu eta neke bera dakarkigu eta.Banatu eta hiltzen dutenak; lapurtu, gezurtu eta gure ametsak saldu eta "kanpotar" hitza asmatu dutenak etorri baino lehenagokoak gara eta.Ez nazazu "kanpotarra" deitu......Hitza hotza da, izozturik uzten nauena;Erbeste eta ahaztearen kutsua daukana. Begira itzazu zure seme-alabak eta nireak. Begiratu nola egiten duten laster elkarren ondoan, eskutik hartuta.Ez itzazu "kanpotarrak" deitu; haiek ez dute hizkuntzen berri, ezta muga zein banderen berri ere.Eta arretaz begira itzazu: zerurantz doaz denak, hegaldian batuko dituen irribarrean. Ez nazazu "kanpotarra" deitu, pentsa ezazu gure senideetan; balaz beteriko haien gorpuetan, heriotzak lurra musukatzen zuenean; Haiek ez ziren "kanpotarrak", betidanik elkar ezagutzen zuten; betirako askatasunaren bila, berdintzen zituzten askatasunean hil zirenEz nazazu "kanpotarra" deitu; begira nazazu zuzen begietara; gorrotoa, norberekeria eta beldurretik harago; eta orduan ikusiko duzu gizakia naizela, ezin dudala "kanpotarra" izan.Beraz, ez nazazu "kanpotarra" deitu.